Ixabel EtxeberriaIndependentistak!

Egia aurkitu arte mobilizazioak egiten segituko dutela erran eta astelehenean Toulousera joaiteko deia egin dute
Argitaratua: oraintxe
Amnistiaren aldeko Mugimendua, Jon Anzaren familia, lankideak eta abokatuek, Nun da Jon kolektiboko kideak eta beste hainbat jendek agerraldia burutu dute, larunbat goizean, Baionan. Bertan euskal militantea «bahitu, torturatu eta hil egin zutela» adierazi dute. Igandean Donostian eginen den manifestazioan parte hartzeko deitzeaz gain, heldu den astelehenean Toulosera joaiteko ere deia zabaldu dute.

Hamaika oztopo gainditu ondoren familiak baieztatu ahal izan du Tolosako gorputegian dagoen gorpua Anzarena dela
Argitaratua: 0 ordu eta 26 minutu
Jon Anzaren familiak zailtasun handiak izan ditu bere sendiaren hilotza ikusi ahal izaiteko. Azkenik, arratsean, bere konfidantzazko mediku bat behatu ahal izan du gorpua. Neholako zalantzarik gabe Anzarena dela azaldu du. Familiak egun luzea bezain mingotsa jasan zuen. Atzo, 18.45etan, France 3k zabaldu zuen gorpua atzemana zutela. Gaur arratsalderarte ezin izan dute bere begietatik hori baieztatu.
Anne Kayanakis: «Aztertu beharko dugu zergatik abiatu ditugun inkesta guziek kale egin duten»
Argitaratua: 0 ordu eta 36 minutu
Baionako prokuradoreak, Anne Kayanakisek ez ditu erantzun guziak, baizik eta galdera anitz. Kazetari parrasta -gehienak espainiar hedabideetako langileak- hurbildu dira auzitegiara Anzaren desagerketaren inkesta eramaten duen fiskalaren azalpenak entzuteko. «Ez dela ondo sentitzen, gauzak ez direlako ongi funtzionatu» aitortzen du prokuradoreak eta hamaika hilebete ondoren gorpua «atzeman» eta gero «aztertu beharko dugu zergatik abiatu ditugun iketa guziek ez dute emaitzarik eman, lehenik eta behin, eta ondoren Jon Anza nola hil zer argitzeko». Orduerdiko agerraldia eta gero galdera guziak airean gelditu dira.
«Mendiari hartzak bezainbat kalte egiten diotenak» Tarbesen eginen den manifestazioaren lehen lerroan izanen direla salatu du ELBk
Argitaratua: 2010-03-11 16:08:54
Pirineotan hartzaren sartzeko plangintza berria ez duela onartzen azpimarratu nahi du ELBk, larunbatean Tarbes-en antolatua den manifestaldiaren kari. Alta, «larunbatean lehen lerroan izanen direnetan, mendiari hartzak bezainbat kalte egiten diotenak izanen direla» salatu dusindikatak. Laborariak mendian atxikitzeko, laborantxa politika koherenteak bultzatzea galdegiten dugu berriz ere ELBk.
«Hizkuntzari atxikimendua adierazi arren, alderdi guziek herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea urratu dute»
Argitaratua: 2010-03-11 15:28:25
Martxoaren 14ean eta 21ean iraganen diren Eskualdeko Hauteskundeen karietara Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak alderdien komunikazio euskarrien, proposamen eta adierazpenen neurketa burutu dute. Gaur Baionan agerraldia burutu dute lan horen emaitzak plazaratzeko. Orohar alderdi guziek hizkuntzari atxikimendua eraskusten badiote ere -11 zerrenden artean 2k salbu guziek estatus legal baten aldeko adierazpenak egin dituzte. Izan ere, «herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea alderdi guziek urratu dute ez dagoelako alderdi pakar bat ere euskarri denak elebiz gutxienez agitaratu dituenak».
Bizi! mugimenduak txirrindularen erabilpenari buruzko herri diagnostiko bat eginen du
Argitaratua: 2010-03-11 13:58:09
Lapurdi osorako 40 kilometroko txirrindula bide baizik ez da gaur egun. Gabezia hori kontuan harturik, eta txirrindula garraio motari behar zaion garrantzia ematea eskatzeko Bizi! mugimenduak txirrindulari buruzko herri diagnostiko bat bideratzea erabaki du. Ekaina bitartean, Baiona, Angelu eta Biarritze herrietan txirrindularen erabiltzaileengana hurbilduko dira galdezketa bat egiteko xede.
Hauteslego zentristaren bozkak eskuratzeko lehia bizia kanpainaren hondarrean
Argitaratua: 2010-03-11 11:06:49
Hauteslego zentristaren bozkak eskuratzeko lehia handia sortu da kanpainiaren azken egunotan. Bata bestearen atzetik, zentrismoaren eremu politikoa aldarrikatu dute Modem-ek, Zentro Berriak eta EAJ-PNBk. Lehen alderdiak zentrismoaren nagusitasuna aldarrikatu du. Bigarrenak, UMP-rekin batera joan arren, «Giscard d'Estaing-en oinordekotzat» hartzen du bere buruak. Jeltzaleek, euskal nortasuna aldarrikatuz, bereziki Modem eta UMP-Zentro Berriak arlo horretan erakutsi dituzten «gabeziak» azpimarratu ditu.









- 
