
Perkusioa izanen da aurten bere 16. edizioa ospatuko duen Hartzaro festibalaren lokarria
Argitaratua: 3 ordu eta 01 minutu
Hartzaro festibala badira 16 urte jalgi zen plazarat. Ihauteri denboran heltzen zaigun festibala otsailaren 10etik 21 arte ospatuko da aurten. Zazpi egunez hamabi bat ikusgarri eta hogei gora animazio ikusgai dira Uztaritzen. Perkusioa da aurten Errobiko Kaskarotak elkartearen eskutik sortu zen jaialdiaren lokarria. Hartara, heldu den otsailean 18an, desfile ikusgarria izanen da. Hiruburuko txalapartariak, Itureneko joaldunak, Donostiako Haritza Danborrada, Amorenaren Burrunkarrika izeneko sorkuntza berria, Oiartzundik jinako Zo-zongo txarangako musikari eta dantzariak, Aragoitik heldutako Tambores de Teruel taldeko lagunak eta Afrikako perkuzioak txandakatuko dira herriko karrikak girotzeko lanetan.

Baionako Merkataritza Auzitegiak Xibiouz jantzi-marka "likidazio judizialpean" ezarri du
Argitaratua: 2 ordu eta 46 minutu
Xibiouz diseinu enpresa desegiteko prozedura abian jarri du Baionako Merkataritza Auzitegiak. Erabakia joan den urtarrilaren 23an hartu zuen epaitegiak. Hunkitua den pertsonak batek KAZETA.INFOri azaldu dioenez, sei pertsona lanik gabe gelditu dira "arrazoin ekonomikoak" aipatuz auzitegiak hartu duen erabakiaren ondorioz. Hedabide hau markaren ordezkari batekin harremanetan sartu da eta azken hurak abstraktuki esplikatu duenez, "gutariko bakotxak hartu bide ezberdinen ondorioz" heldu da proiektuaren krisia.
Paueko abokata orokorra Ernesto Prat espainaratzearen alde agertu da
Argitaratua: 13 ordu eta 43 minutu
Paueko auzitegiak gaur aztertu du Ernesto Prat nafarraren auzia eta AFP prentsa agentziak jakiterat eman duenez, abokata orokorra euroagindua onartzearen alde agertu da. Auzitegiak datorren asteartean, hilaren 14an, emanen du jakitera bere erabakia . Anartean Prat Seysseko espetxean atxiloturik izanen da. Militante politiko nafarra joan den urtarrilaren 25eko goizean atzeman zuten Urruñan eta Paueko jujeak espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua jakinarazi ondoren hura kartzelaratzeko agindua eman zuen. Nafarroatik heldutako hautetsiak, Prat-en lagunak eta baita Libertat mugimendu okzitandarren militanteak ere bildu dira Paueko epaitegiaren atarian auzi politikoen bukaera eskatzeko. Bildu eta NaBaiko hautetsiek, gainera, eskaera hori jasotzen duen gutuna eman diote jujeari. ( Ikus argazki bilduma )
Pariseko Auzitegi Gorenak arrazoi eman die Hendaiako Altis-Eroskiko 5 langileer
Argitaratua: 8 ordu eta 52 minutu
LAB sindikatuaren eskutik, 2007ko azaroan Hendaiako Champion saltokiko bost langilek Altis-Eroskiren kontra hasitak prozedura juridikoa erabat amaitu da. Gutxieneko soldatara (SMIC) heltzeko, hileko ordainsariari pausa denboragatik dagokien zatia gehitu izana ez du bidezkotzat jo Pariseko Auzitegi Gorenak, eta hala, 2005etik 2008ra arteko atzerapenak ordaintzera eta kalte-ordainak eta prozedurak eragindako gastuak ere bere gain hartzera zigortu du enpresa.
Barkoxeko burasoak mobilizaturik euskarazko irakasle postu erdi bat mehatxaturik baita
Argitaratua: 15 ordu eta 46 minutu
Heldu den sartzerako Barkoxeko eskola publiko elebiduneko ikasleen kopurua 25tik 23ra pasako denez euskarazko postu erdi bat desagertzeko zorian da. Egoeraren salatzeko, ikasleen 10 bat burasok egoitza okupatzen dute gaur. Kentze hau gauzatzen balitz, azken lau urteetan gertatu diren hirugarren murrizketa liteke, aldi oroz postu erdi bat axolatua izan delarik. Gaur egun, bi denbora osozko irakasle dira ikastetxean, bat euskarazkoa eta bestea erdarazkoa.
Azken egunetako hotzari erantzunez aterbe gabekoendako laguntza egiturak indartu dituzte
Argitaratua: 16 ordu eta 44 minutu
Neguko dispositiboa martxan da 2011ko azaroaren lehenetik geroztik. Horren helburua etxerik gabekoak lurraldean banaturik diren aterpeetara bideratzea da. Azken egun hauetan dugun hotz handiari aurre egiteko, laguntza eskaintza indartua izan da. Azken asteburuan eguneko harrera egitura a balik izan da. Suprefeturak oroitarazi duenez 115 telefono zenbakia deitu daiteke pertsona hauentzako laguntza eskatzeko.
Jean Bordaxar: "Argentina eta Uruguaiko historian bidaiatzeko aukera emanen du aurtengo pastoralak"
Argitaratua: 2012-02-05 22:25:46
Kantaria, dantzaria, aktorea eta pastoral egilea da Jean Bordaxar (Arrokiaga, 1950). 1995an bere sorterrian eskaini zen "Agirre presidenta" pastoralaren musika sortu zuen eta iaz Larraineko herritarrek jokatu zuten Telesforo Monzon pertsonaiari buruzko pastoralaren egilea izan zen. Aurten, "Joxe Mendiaga" atzerrian bizitako euskaldunaren bizitza jorratzen duen izen bereko pastorala burutu du.
Irudia
Europa ekialdetik etorritako lurra eta hotza giroa Euskal Herrira heldu zaigu. Argazkia Hondarribiako portuan hartu du Gari Garaialde argazkilariak. Eskal Herriko txoko anitzetan tenperaturek zero azpira jo dute. Biarritzen 2 gradu zero azpitik markatu du termometroak eta Donibane Garazin -3. Metereologia zerbitzuen arabera, elurterik ez da espero. Alta, hotza handia izanen dela oharrarazi dute. Iragarpenak bete ezkero, elurra ez bada izotzak arazo frango sortu ditzake ondoko ordutan errepideetan. Argazkia: Gari GARAIALDE








- 



