Aitor RenteriaPozak badu bere tartea

Baxe Nafarroan bi enpresa sortu berri dira Euskaldun Gazteriak plantan jarri duen interesik gabeko mailegu sistemari esker
Argitaratua: 2 ordu eta 32 minutu
Bereziki Baxe Nafarroan jarduten duen Euskaldun Gazteria elkarteak, 2010 urteko bukaeran, barnekaldeko enpresen sortzearen laguntzeko asmoarekin, interesik gabeko diru prestatze sistema bat plantan ezartzeko lehen urratsak eman zituen ( xehetasun gehiago hemen ). Geroztik denbora pasa da eta proiektua ondu da lehen emaitza konkretuak 2012 bigarren trimestro huntan emaiten bait ditu. Gazteek bultzatutako bi proiektuer laguntza eman zaie. Hala nola, Donapaleuko jantzi denda eta Donazaharreko konponketa enpresa sostengatu dituzte sistema honen bidez.

Marie Contraires izanen da Modem alderdiaren hautagaia Vl. barrutian
Argitaratua: 2 ordu eta 36 minutu
Seigarren barrutiko legebiltzarreko hauteskundeetako hautagaitza aurkeztu du Modem alderdiak ere. hautagai nagusia Marie Contraires izanen da Jean-Pierre Celaya ordezkaritzat ukanen duelarik. Sortzez Baionako eta formakuntzaz medikua den Marie Contraires-ek 1991a geroztik. Alderdi bereko Didier Borotra Miarritzeko auzapeza denetik, hiri hunetako herriko etxean kargu ezberdinak ukan ditu. Gizarte zerbitzuetan, langileen kudeaketan eta kulturan ardurak ukan ditu. Haatik, haren ordezkoa den Jean-Pierre Celaya Modem-ean sartu berria da ( 2011an ) bainan 2008az geroztik Azkaingo herriko kontseilaria da.
Uztaritzeko Hegalaldia zentroak Udaberria ospatuko du zubi luze honetan
Argitaratua: 3 ordu eta 06 minutu
Uztaritzen kokatzen den Hegalaldia deitutako fauna basatiaren babes zentroak haren Udaberria ospatuko du maiatzaren 17tik 20ra. Egun haietan antzerkiak, kontzertuak, merkatu bat edo naturaren inguruko animazioak antolatuko dira. Gertakari hunen helburua ahal bezain bat inguramenaren inguruko eragileren biltzea da publikoarengan Hegalaldia elkartearen ezagutzaren ahalbidetzeko. "Gehiago ezagutua bagira, larritasunean diren animaleek bizirik irauteko santza gehiago ukanen dute".
2011 urteko inflazioa homogeneoa izan zen Euskal Herrian, baina zertxobait apalagoa Iparraldean
Argitaratua: 2 ordu eta 39 minutu
Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia) emandako datuen arabera, Kontsumo Prezioen Indize orokorrak (2011 urtea) %2,5eko hazkundea izan zuen Ipar Euskal Herrian eta %3,2koa izatera iritsi zen Nafarroa Garaian. 2010 urtearekin alderatuz hazkunde handiagoa eman zen, igoera hau 2010 urtean zehar %1,9koa Iparralderako eta %1,5 Gipuzkoarako izan baitzen.
Mila bat sustenguz indarturik, ezkerreko hautagai abertzaleek zatiketa administratiba salatu dute Maulen
Argitaratua: 2012-05-16 10:20:46
"Kapitalismoaren krisia sistemiko eta gatazka politikoaren konpontzeko aukera" eskaintzen duen garai hartan EH Bai koalizioko Anita Lopepe eta Xabi Duhalde ordezkoak haien hautagaitza aurkeztu dute laugarren barrutiko legebiltzarreko hauteskundeetarako. Erran daiteke lurralde hau aski berezia dela Euskal Herria eta Biarnoaren artean banatzen delako. "Hautesbarruti honen berezitasuna Euskal Herriaren zatiketa administratibo inposatuaren irudia da. Egoera hau salatzen dugu Euskal Herriaren ukazioa delako, abertzaleek beren pizu politikoaren parte batez desjabetzen dituelako eta euskal hauteslegoaren ordezkatze demokratikoari ez diolako erantzuten" salatu du Anita Lopepek. Kanpaina jadanik hasia da EH Bai sustengatzen duten mila pertsonen zerrenda baten osatzearekin.
Euskaldunek lasterka eginen dute, aurten ere, bretainiar korrikan
Argitaratua: 2012-05-16 10:08:06
Pasa den larunbatean Brest hiritik Ar redadeg bretainiar korrikaren hirugarren edizioa abiatu da. Aste batez Bretainiako itzulia eginen du eta heldu den larunbatean, maiatzaren 19an, arratsaldeko 5ak aldera helmugara iritsiko da Douarnenez herrira. Aurten ere, euskaldunek Brezhoneg hizkuntzaren aldeko lasterkaldian parte hartuko dute. ( Ar redadeg. Bideoa ).
Eñaut Larralde kantari baxenafarrari azken agurra, ortziralean, Izuran
Argitaratua: 2012-05-16 09:24:02
Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria igande arratsean zendu zen Baionako ospitalean gaisotasun luze baten ondorioz. Sortzez Izurakoa, 1970. hamarkadatik goiti bereziki herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lanbidez irakasle izan zen Eñaut Larralde Donapaleuko Errekart lizeoan. Euskarareriko azaldu zuen maitasunarengatik eta baita ere gaztetatik erakutsi zuen bere engaimendu politiko abertzalearengatik errespetatua zen oso. Larralderen aldeko hileta elizkizunak ostiralean 17:00tan Izurako elizan eginen dira. ( Etxamendi: “Larralde, oroz lehenik, gizon amorratua zen euskarari buruz eta Euskal Herriari buruz”. Entzun Idoia Eraso "Gara"ko kazetariak Eñaut Etxamendiri eginiko elkarrizketa Info7 irratian ).
Irudia
François Hollande Frantziako presidente berria da. Goiz huntan gauzatu da Nicolas Sarkozy eta iragan maiatzaren 6ko bozak irabazi zituen hautagai sozialistaren arteko botere aldaketa. Hollandek iraganeko hausturak gaindituz Frantzian esperantza berria sortzeko nahikeria agertu du, bere mintzaldian Sarkozyrekin bilana ilundu duelarik. Hollandek bide berria zabaldu nahi du Frantzian eta Europan. Hain zuzen ere, bera karguaz jabetu eta berehala, V. Errepublikako zazpigarren lehendakaria den Hollande Alemaniara joanen da Angela Merkelekin mintzatzeko. Argazkia: yahoo.fr










- 



