
Ihauteriak hor dira neguko hotzaren ostean udaberria helduko dela igurikatzeko
Argitaratua: 23 ordu eta 59 minutu
Zirtzilak, kaskarrotak, mairuak, zanpantzar eta gainerako pertsonaiak prest dira gure herriko bazterrak girotzeko. Donibane Garazi edo Donapaleun Santibate ospatzen dute asteburu honetan eta ondorengoan Libertimendua. Uztaritzen, berriz, Hartzaro festibalak iragartzen du ihaauteria edo Donibane-Ziburun Sorgin Gaua. Neguko hotzaren ostean udaberria helduko dela iragartzeko prest gainean da ihauteria.

Patrice Dumora: "Haurrekin lanean aritzea esperientzia oso gogorra eta aberasgarria izan da"
Argitaratua: 2 ordu eta 52 minutu
Patrice Dumora Watson musikaria Akizen sortu zen 1956. urtean. "Pierre, Pierrot eta Watson" taldean aritu zen lehenik eta ondoren zortzi urtez Gazteok taldean. 1993an Akelarren talde mitikoan sartu zen. 2008an bakarkako lehen diska argitaratu zuen, "Patrice Dumora, Watson". Oraingoan oso proiektu berezian parte hartu du. Integrazio Batzordearen laguntzari esker Seaskako ikastoletan eskolatuak dauden ahalmen urriko haurrek eta beraien anai-arrebek diska bat egin dute. Haurrak laguntzen Manu, Watson eta Zebda taldeko Mouss eta Hakim musikariak aritu dira. Gaur diskaren aurkezpena eta kontzertu txiki bat eskeiniko dute haur eta musikariek Baionako Kalostrape ostatuan.
Le Maire ministroa Itsas Lizeoa bisitatu eta arrantzaleen ordezkariekin elkartu da Ziburun
Argitaratua: 18 ordu eta 59 minutu
Laborantza eta Arrantza ministroak etxea du Senperen eta maiz etortzen da Euskal Herrira. Gaur Ziburura etorri da bisitan eta horregatik goizetik ez ohiko CRS hedatzea zen Zokoan. Bruno Le Maire auzoan kokatzen den Itsas Lizeoan izan da, "arrantza, laborantza bezala, geroa duen jarduera dela baieztatzeko gogoz". Eguerdian, ardi esne ekoizleak, lehenik, eta ondoren ELBko laborariak ministroaren kolaboratzaileekin elkartu dira sektoreak pairatzen duen krisiaz mintzateko. Bestalde, bere iritzia eman du AHTren egitasmoari buruz. Gaurko bisitan anfitrio lanetan aritu den Michele Alliot-Marie ministro ohiaren ildoa segituz, AHTren abantailak kolokan jarri eta egungo trenbideak arramoldatzearen alde azaldu da Le Maire.
Luhusoko Harri Xuri kultur gelaren egitarau hurbila
Argitaratua: 18 ordu eta 55 minutu
Luhusoko Harri Xuri kultur gelako datozen bi emanaldiek zirkoa ukanen dute gai nagusitzat. Lehenean, otsailaren 4an larunbatez, Bord de Piste konpainiaren antzeztutako zirko "Est-ce que tu m'aimes ?" ( Maite al nauzu? ) ikuskizuna proposatuko da 17:00 eta bigarrenean, otsailaren 17an ortziralez 20:30tan Dr Troll-ek magia emanaldi bat eskainiko du.
II. Gaztezulo saria Arnaldo Otegirentzat
Argitaratua: 2012-02-02 18:21:48

Iragan irailaz geroztik eta abendurarte Gaztezulo.com webguneko Eztabaidagunean sailaren bidez hedabide honen irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. Gaztezuloko kideak Elgoibarrera, bere herrira, hurbildu dira Arnaldo Otegiren gertukoen iritzia hartzeko. Ondoren, bere etxera joan dira buruzagi independentistaren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta senitartekoen eskuetan garaikurra uztera. ( Hemen bideoa ).
Seaska prest da Baxoko azterketak oztopatzeko azterketa hori euskaraz izan dadin lortzeko
Argitaratua: 2012-02-02 16:17:26
200 lagun inguru bildu dira gaur eguerdian baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan eginiko elkarretaratzean. Mobilizazioa Seaskak deitu du Bernat Etxepare lizeoko ikasleek emandako urratsa sostengatuz. Iaz bezala aurten ere baxoa euskaraz pasatzeko paradarik ez dute Seaskako lizeotarrek. Mobilizazioan nabarmendu dutenez, frantses legea ez da oztopo, berez frantsesa ez den beste hizkuntza batean azterketak egiteko aukera ematen duelako legeak. Berez, "nahikeria politikoa aski dela" eskubide hori bermatzeko nabarmendu du Seaskak euskalgintzako eragileen presentzian irakurritako agiri batean. Horregatik, Ipar Euskal Herriko ikastolen lehendakaria, Paxkal Indok hauxe iragarri du: "Seaska prest da Baxoako azterketak oztopatzeko, froga hori euskaraz izan dadin".
Ipar Euskal Herriko eragileak presente dira Parisen zabalik den Expolangues azokan
Argitaratua: 2012-02-02 13:17:42
Pariseko Expolangues azoka abian da Parisen. Etxepare institutuak gidatuko du lehen aldiz euskal ordekaritza hizkuntzen azokan. Ipar Euskal Herriko eragileek ez diote muzin egingo hitzorduari. Hartara, Euskara hizkuntza Frantzian hitzaldia eskainiko du, ostiralean, Argitxu Camus Etchecopar, Sorbonne III Unibertsitatean euskara irakurleak. Egun horretan bertan, Maddi Oihenart kantariak kontzertua eskainiko du Sorbonne III Unibertsitatean, Jérémy Garat musikariarekin batera. Otsailaren 4an, larunbatarekin, Ur Apalategi idazleak hitzaldia emanen du azokan, Euskal literatura globalizazioaren garaian izenburupean.
Irudia
Europa ekialdetik etorritako lurra eta hotza giroa Euskal Herrira heldu zaigu. Argazkia Hondarribiako portuan hartu du Gari Garaialde argazkilariak. Eskal Herriko txoko anitzetan tenperaturek zero azpira jo dute. Biarritzen 2 gradu zero azpitik markatu du termometroak eta Donibane Garazin -3. Metereologia zerbitzuen arabera, elurterik ez da espero. Alta, hotza handia izanen dela oharrarazi dute. Iragarpenak bete ezkero, elurra ez bada izotzak arazo frango sortu ditzake ondoko ordutan errepideetan. Argazkia: Gari GARAIALDE








- 



