Zinka Bizirik elkarteak ezena zabaltzen du tokiko musika taldeei Mauleko besteen denboran

Eguneraketa: 2009-06-29 12:07:01
Komentariok -

Zinka Bizirik elkartean hamar elkarte biltzen dira kontzertuak antolatzeko urtean zehar. Mauleko besteen denboran, ostatua idekitzen dugu eta kontzertuak proposatzen dituzte. Aurten, ezena zabaltzen dute tokiko musika taldeei ( sonoa badago han bertan ). Hauxek dira proposaturiko datak:
- uztailaren 13an astelehena, arratseko 10etatik goizeko 5ak arte
- uztailaren 17an ostirala, arratseko 10etatik goizeko 2ak arte
- uztailaren 18an neskenegüna, arratseko 10etatik goizeko 5ak arte.