Aurore Martin laguntzaile gisa arituko da
Euskal Herria Zuzenean festibalak aurten aukeratutako lemak -Mugetatik'at- adierazpen zehatza izanen du. Oztopoak oztopo, Aurore Martin laguntzaile gisa arituko baita gaurdanik. Festibalak prentsa gonbidatu du gaur prestakuntzen azken berrien emaiteko eta agerraldi horreran eman dute berria. Bestalde, jaialdirako, aurreikuspen positiboak badirela zehaztu dute Heletan eginiko aurkezpenean. Aurresalmenta iaz baino azkarrago doala - 6.500 sartze salduak dira dagoeneko- jakinarazi du komunikazio batzordearen Izarne Molina arduradunak.
Mattin PETRISSANS | HELETA
Idauzen utzitako mintzaldiak berritz plazaratuko dituztela Heletan jakinarazi du sortu berri den Mezu taldeak. Bestalde hiru egunetako bi goizetan akanpatzen duten festibalzaleak, bi orduko "Gazte zaparrada" irrati emankizunarekin jatzarriko dira. Ber hildotik, larunbat eta igande arratsaldean EHZaren barne aldizkaria banaturik izanen da. Horra hor hendu den ostiralean abiatuko den festibalak ekarriko dizkigun berrikuntza batzuk.
Antolatzaileek errana zuten EHZren mezua, engaiamendua, azkartzeko nahikeria bazutela, eta gaur "borroka ezberdonen" isla izanen dela festibala nabarmendu dute.
"Gure sustengu eta elkartasuna adierazi ginuen Segiko 8 gazteei Izpuran burutu zuten itxialdian zehar eskubide zibil eta politikoen alde posizionatuz" azaldu du Molinak. "Dakizuenez bezala -segitu du- Aurore Martin festibalaren laguntzaile izan da 10 urtez, bai komisio desberdinetan bai administrazio kontseiluan parte hartuz. Bere lan politikoa segitzeko aukera ukaiteko, 6 hilabetez gordeturik bizi izan da ekainaren 18an Miarritzeko ekitaldian itzaletik atera arte. Hortik 48 ordutara, polizia operazio batek bere atxilotzea ez zuen lortu. Herri harresi indartsu baten hasiera izan zen udako lehen egunean. Iragan larunbatean Baionan burutu zen manifestaldi arrakastatsuan 3000 pertsona bildu ziren".
Hori errana honako iragazpena egin du: "Gaur egun EHZk, euroaginduaren aurkako kolektiboan sartu zen egunetik egin bezala, bere engainamendua berriz erakutsi nahi du. Herri harresia altzatzeko deialdiari erantzunez, jakinarazi nahi dugu gaur egunetik aintzina Aurore gure artean egongo dela, muntaketan parte hartuz eta berak erabakiko duen data arte laguntzaile gisa arituko dela gurekin.
Azkenik, uztailaren 6an Parisen EHZ elkartearen langile eta laguntzaile diren Mattin Olçomendi eta Peio Irigoien aurkako auziendako, antolatuak diren autobusak betetzera deia zabaltzen dute Heletatik.
Komentarioak
Lander
2011-06-29
aupa aurore martin eta aupa ehz!!!!!!!!!! bertan ikusiko dugu elkar!!!
Fakun
2011-06-29
Utzi Aurore pakean!
Politikagintzan normaltasunez jardun dezan Euskal Herri libre batean!
Aupa EHZ!
kepa
2011-06-30
AUPA EHZ FESTIBALA!!!Zuen lana gure eredu!!


- 


