Muga guztiak gainditzeko gogoz

Argitaratua: 2011-07-01 12:40:22

Kasu, kasu! hiru egun zoragarriren pasatzeko aukera bada asteburu hunetan Heletan. Ezinbesteko hitzordua bilakatu den Euskal Herria Zuzenean festibala ortziral arratsean hasiko da indarrean. Milaka lagunek festibalaren baloreak diren euskal kultura eta hizkuntza, baina baita euskal preso politikoen eskubidee defentsa, globalizazioaren aurkako borroka  eta orohar, elkartasuna, partekatuko dituzte pesta giroan Baxe Nafarroako herrixkan.  Muga geografikoa, politikoak, sozialak edo-ta kulturalak gainditzeko gogoz "mugetatik'at" lelopean haren hamaseigarren edizioa ospatzen du festibalak.


1996tik EHZ hasi dela Euskal Herriko festibalen paisaian erakusten, kapitalismoa eta globalizazioari aurre eginez, alternatiba kulturala eraikitzeko gaitasuna dugula agerian gelditu da. Jadanik hamasei urte, milaka laguntzaileri esker EHZ plantan ezartzeko ahalbidea erakusten eta sarritan oztopo meteorologikoak, ekonomikoak edo geografikoak gaindituz.

Geroztik 8000 inguru laguntzailek, 500 bat musika taldek eta 300 000 festibalzalek EHZren bidea gurutzatu dute. Xifra horiek gora eramateko prest, hona dugu EHZ hamaseigarrena.

Aurten ere afitxa polita bat proposatzen du festibalak. Hiru egunez, bost eszena eta 60 ikusgarri, hala zoin den gaurtik eintzina iraganen den Euskal Herria Zuzenean festibalaren eskeintza. Musika estilo ainitz eta programazio aberatsa bilduko ditu jaialdiak Euskal Herria bizirik dela erakitsiz.

EHZren oinarri nagusiak kontzertuak dira eta justuki, bada zer entzun eta ikus Heletan. Mircheeba, I AM edo Tiken Jah Fakoly dira talde ezagunenak. Euskal Herriko taldeen artean ere badira eskeintza politak. Betagarri, Ken Zazpi edo Anari adibidez azpimarragarriak dira.

Dena ez da musika, elea ere bada
Baiana, festibala musika animazioak baino gehiago proposatzen ditu. Kontzertuen gehigarriz larunbat egun osoan antolaturik diren  Erregelu guneko eztabaiden bidez, elkarteen herrixka, herriko plazako antzerkiak, dantzak, kale animazioak eta beste, edo igandean Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatutako zikiroaren bidez gaurko eta atzoko gazteek asteburu polita bat pasatzeko aukera dute Heletan.

EHZren webgunea: www.ehz-festibala.com


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi