Presoen aldeko argazki eta kanta jendetsuak
Larunbatean, plazan eta merkatuan eman dugu eguna, baina gauean kontzertuek sutan jarri dute Heleta. Gaurkoan, bestazaleei bizkarra eman gabe, beste publikoari zabalduko da festibala. Familiak eta, orohar, ez hain gazteak erakarriz. Izan ere, Heletan bada zer egin. Bertsolariak, antzerkia, pilota, zikiroa bazkaria, txarangak. Eguerdian, amnistiaren dema abestuz jendez beteta zegoen plazak omenaldia eskeini die presoei. Eta arratsean, azkeneko musika maratoia ! Gora bihotzak !
Festibala bere azken txanpan sartu da. izan ere, afitxa ez da batere agortua. Egun osoan zehar animazioak ez dira faltako Heletan. Hala ere, EHZk bestelako itxura hartzen du. Goizean, festibalzale gutxi azaltzen dira plazan. Bezperako emozioak barneratzeko loaldia pittin bat luzatzea osasuntsua bada...
Goizean zehar, gehienbat ez hain gazteek eta familiek hartzen dute erreleboa Heletan. Plazan eta merkatuan animazioa ziurtaturik da. Programa begiratuta goizean, 11.00etan, Itsasoan Theatre Forum izanen da. Eta 14.00etan, Maria Dolores y los crucificados.
Antxartetan, 11.00etan Auras izanen da eta 13.00etarik goitik Musikherria kolektiboa. Bestalde, Plazan, egun osoan zehar honako eskeintza izanen da: Ooops, Gaia, Gorpitz 1, Maguidem Taftat, Euski, Jainekin, pilota, bertsulariak...
Indarrak berreskuratzeko, zikiro bazkaria izanen da EHLGk antolatua arratseko bietan.
Eta kontzertuak ?
Azken maratoian sartuak gira. Helmugara heldu aitzin proposamen interesgarriak ez dira falta.
- Gibelherrin:
17.00etan Betagarri.
19.45tan: Tiken Jah Fakoly.
22.00etan La Phaze.
Urbeltzetan:
17_17:45: Norte Apache
18:45-19:45: Zep
21:00-22:00: Bongo Botrako.







