19 200 pertsona heldu dira Heletarat 3 egunetan EHZ festibalaz gozatzeko
Euskal Herria Zuzenean festibala arrakastatsua izan da. Iazko zailtasunak ikusita -lehen eguneko tenpesta, gaueko animazioen anulazioa eta Mattin Olzomendi eta Peio Irigoieren atxiloketak- zaila ikusten zen geroa baina aurten jende anitz etorri da Heletarat eta antolatzaileak kontent dira. Orotara 19 200 pertsona bildu dira. Igandeko gaua kontatu gabe hemen xifrak: 1. egunean: 7 000 lagun hurbildu dira Heletarat; 2. egunean 6 500 eta hirugarren egunean 5 700. Beraz helburuak bete dira ! ( EHZ 2011ren karietara berri eta argazki galeriak Kazeta.infok festibalari eskeinitako gune berezian atxemanen dituzue ).
Itsaso CUEVAS / HELETA
Festibalaren numbrak harrigarriak dira. Aurten, 700 laguntzaile izan dira en Heletan. Festibalean 1350 kilo frita saldu dira, 250 litro olio birziklagarriarekin eginak. Garagardo kopurua ezin izan dute zehaztu igande arratseko behin-behineko bilana egiteko antolatzaileek eman duten prentsaitzinean.
Brigada berdeek 27 komun idor berri egin dituzte aurten, eta gauero 3 pretsunek behar izan dute laguntza jaso, protekzio zibilaren esanetan.
Lan talde edo batzorde ezberdinetako kideek bilana baikorra egin dute. Heletako auzapezak, bere aldetik, kontent azaldu da ere. Lehenenengo urtean bildur bat bazela herrian aitortu du. Alta, "festibalak egiten duen lan gogorra ikusita" prebentzio hori desagertu dela gaineratu du.
Programazioaz arduratzen den batzordeko kide den, Joanesek "aspaldi ekarri nahi genituen taldeak izan ditugu" erran du. Gaineratu duenez, kanpotik etorritako artistek -eta bereziki IAM taldeko kideen jarrera aipatu du-EHZren filosofiarekin bat egin dute.
Animazio komisioan aritu den Amaiak aurten aukeratu proiektua -GAIA- irudimenaren izan dela nabaritu du. komisioko kide gisa. "Festibala sortzailea izan da" azpimarratu du.
Laguntzaileen portaera txalotu dute
Laguntzaileen harreran arduradun gisa jardun duen Haizek 700 bolondresen lana goraipatu du. "Nahiz eta arazo ttiki batzuk izan direnbeste laguntzaileen lanarekin zulmoak estaltzen lortu dugu".
Mezu komisiotik Txomin eztabaida guneak izan duen harrera onaz eta igande huntan presoen alde eginiko ekimenetaz mintzatu da. Plazan Amnistiaren dema kantatu dute ehunka lagunek eta presoek entzun dezaketen irratietara bidalia izanen da grabazioa.
Lana ez da amaitu: badator desmuntaketa
Festibala igande huntan amaitu bada ere lana ez da inondik inora bururatua. Desmuntaketa gaurdanik hasten da eta aste oso batean egonen dira lanean. Asteartean, gainera Mattin eta Peioren auzia dela eta jendea deitu dute Parisera joaiteko.
Zigarro okin bilketari dagokionez, larunbatean eginen da eta ondoren aurtengo festibalarekin ongi bukatzeko bestatxo bat eginen dute EHZkoek Heletako herritarrei eskeinia.







