2004ean bezala, 7 euskal ordezkari izanen dira Akitaniako Kontseilu berrian
Orain dela 6 urte bezala, 7 euskal ordezkarik jardungo dute heldu den lau urtetan -lurralde kolektibitateen erreforma medio legealdia murriztuko baita- Akitaniako Kontseiluan. 4 kontseilari Roussetek buru duen ezkerreko zerrendakideak dira. Horietarik 3 PSkoak eta hirugarrena ekologista. Frantxoa Maitia eta Sylviane Allaux kontseilarie sozialistek bere postua berretsi dute. Bestalde, Mathieu Bergé baionarra estreinekoz izanen da Akitaniako Kontseiluan. Iritsi berrien artean Alice Leiciagueçahar atxemanen dugu ere bai. Europe Ecologie-ko 64 departamenduko zerrendakideak orain arte Jean Lissarrek baliatzen duen kadira hartuko du.
Forces Aquitaineko taldeari dagokionez, bi euskal kontseilari izanen dira Bordelen: Jean Lacques Lasserre eta Michel Veuna, alegia. Azkenik, UMP taldeak euskal ordezkari bakarra eramanen du Bordelerat: Alain Lamassoure Pirinio Atlantikoetako zerrenda-burua.
Komentarioak
H. Etxeberria
2010-03-23
Martine Alkorta hendaiarra ahantzi zaizue, EuropeEcologie zerrendetakoa. Bordelen bizi da, han baitu lana, baina hendaiarra da, zinez.


- 

