23 euskal komunikabidek bultzatzen dute iragarkilaburrak.com ataria

Argazki Press
23 euskal komunikabidek bultzatzen dute www.iragarkilaburrak.com egitasmoa. Berria egunkariarekin batera, 22 tokiko komunikabide elkartu dira proiektuaren inguruan. Horietatik hiru Ipar Euskal Herriko mediak dira: Xiberoko Botza, bidasoamedia.info webgunea eta KAZETA.INFO egunkari elektronikoa.
100.000 ale ostiralero kiokoetan eta milaka bisita egunero-egunero interneten bidez. Hasiera indartsua benetan ostiral goizean Donostiako Doka aretoan aurkeztu zuten egitasmoak izan duena. Paperean ez ezik, sarean toki propioa hartu nahi du iragarkilaburrak.com atariak.
Doka aretoan eginiko aurkezpen ekitaldian Iban Arregi, Bertako Hedabideaken ordezkariak, Eneko Azkarate, Goienkariko ordezkariak eta Martxelo Otamendi Berria egunkariaren zuzendariak hartu zuten hitza. Hirurok azpimarratu zutenez, agerian geratu da euskal komunikabideek elkarlanean urrats inportanta eman dutela.


- 

