Uztaritzen atxiloturiko hiru gazteak aske dira

Argitaratua: 2009-11-12 18:56:59

Azaroaren 11eko arratsaldean Uztaritzen atxiloturiko Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segiko militanteak libre atera dira bart Baionako Marracq-eko jendarmeriatik. Frantziako bandera bat lapurtzea leporatzen diete. Gaur goizean, berriz, Uztaritzeko Andoni Anetas gaztea atxilotu dute. Gaur arratsaldean aske utzi dute.

Jendarmeek asteazken arratsaldean atxilotu zituzten Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segi gazte mugimenduko kideak. Igande iluntzean burasoak jendarmeriarengana joan ziren baina non eta zergaitik eramanak izan diren gazteak zehaztea errefusatu diete.

Ostegun goizean, azkenik, bi gazteak Baionako Marracq-eko jendarmerian zituztela jakin ahal izan zuten Zufiaurre era Rougeten burasoek. Iluntzean aske gelditu ziren. AFPk zabaldutako informazioaren arabera, azken bolada honetan Frantziako bandera batzuk lapurtu dituzte. Horregatik, azaroaren 11a, armistizioaren eguna izanik, dispositibo berezia ezarri zuen Poliziak, horren ondoren atxiloketak burutu zituelarik.

Gaur goizean, beste atxiloketa bat burutu dute jendarmeek eta Andoni Anetas gaztearen etxera sartu dira. Uztaritzeko jandarmeriarat eramana izan da, frantses banderaren hirugarren lapurra izatea leporatua ziolarik. Gaur iluntzean hirugarren gazte hori ere libre gelditu dela jakitera eman du Askatasunak.

Operazio polizialaren salaketa
Askatasuna elkarteak gogor salatu ditu hiru gazteen atxiloketak baita « Garde à vue edota inkomunikazioaren erabilpena». «Atxiloketa hauen gibelean helburu politikoak daude, militante politikoak beldurtu eta ixiltzea bilatzen dutelako» gaineratu du prentsa-ohar baten bidez.

Bestetik, Frantses poliziak eramaten ari den operazio hau "erridikulotzat" jotzen du. Askatasunak "Frantses bandera baten lapurketarentzat hainbeste indar ematen dute, baina zergaitik ez dute hainbeste medio eta grina ezartzen Jon Anza nork hil duen edo Juan Mari Mujika nork bahitu duen edo Xan Beyrie gaztearen buruan nork ezarri dion poltsa atxemateko ?" galdetzen du elkarteak.

Bestalde, Segi mugimenduak «30 urte daramatzala Euskal Gazteriak antolatzen eta borrokatzen» eta «orain arte ez gaituzte gelditu eta ez gaituzte geldituko. Eraso bakoitzak borrokarako, lanerako griña areagotzen digu» azaldu du.

Ohar baten bidez, Segik gazte orori deia luzatu dio «eraso berri honen aitzinean neurrizko erantzuna eman eta antolatuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko».

Preseski, atzo eguerdian Baionako Herriko Etxearen aitzinean Etxepare lizeoko ikasleak elkartu dira. CRSak bertara azaldu ondoren, istiluak izan dira. Askatasunak azaldu duenez, 30 bat gaztek parte hartu dute protestan. Bidea mozten ari zirelarik poliziak bortizki oldartu dira gazteen kontra.

Baionako Marracq auzoan eta Uztaritzen elgarretaratzea antolatu zen bart ere eta 230 lagun bildu ziren atxiloketak salatzeko eta gazteen askatasuna aldarrikatzeko. Gaur Uztaritzen beste elgarretaratze bat deitu du Askatazuna Andoni Anestari sustengua adierazteko eta operazioa salatzeko.

Bestetik, Askatasunak gogora ekartzen du Argi Perurena, Arkaitz Saez eta Aratz Gomez 10garren urtemugaren kari beste elgarretaratze bat izanen dela D. Lohitzuneko geltokiko itzulgunean, arratsaldeko 7tan, "Haien eskubideen jabe, euskal presoak Euskal Herrirat!“ lemapean.

(Esteka interesgarriak: www.uztaritze.info )

(Irakur ere: Sei urteko kartzela zigorra ezarri diete Segiko kide izatea egotzitako bost gazteri )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi