Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 34 bat gazte atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian
Espainiako Fernando Grande Marlaska epaileak agindu du Hego Euskal Herrian burutu polizi operazio berria. Guardia Zibilak eta Poliziak gutxienez 34 herritar atzeman dituzte ustez Segi gazte mugimeduaren kontra zuzendutako operazioan. Dirudienez 40 bat atxilotze agindu eman ditu Madrilgo Auzitegi Nazionalak. Hamarnaka elkarte, gaztetxe eta etxebizitza miatu dituzte espainiar poliziek. Batasunak azaldu duenez, sarekada horrekin ezker abertzaleak abiatu ekimena oztopatu nahian dabil Zapateroren gobernua.
Joan den astean polizi operazio zabala iragarri zuen Askatasunak. Egusentian Auzitegi Nazionalak agindu duen polizi operazioa benetan handia ematen duelako. Gaur egusentia bere iformazio hori baieztatu da. Espainiako berri agentziek azaldu dutenez, 40 atxilotze agindu sinatu ditu espainiar jujeak.
Bestalde, Guardia Zibilak eta Poliziak hamarnaka etxebizita, gaztetxe eta elkarte miatu dituzte. Hala nola, Nafarroan, atxilotuen etxeak, Zizurko gaztetxea, Atarrabiako gaztelekua, Antsoaingo auzo elkartea, Baraņaingo gaztetxea, Iruņeako Alde Zaharreko auzo elkartea eta Txantreako Auzotegia miatu dituzte. Gipuzkoan, Andoaingo Herriko taberna, Andoaingo gaztetxea eta Egiako elkarte bat miatu dituzte.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldutako informazioaren arabera hauek dira atxilotuak:
NAFARROA
Itsaso Torregrosa (Burlatan).
Garbiņe Urra (Baraņainen).
Jon Ziriza (Baraņainen).
Raul Iriarte (Baraņainen).
Amaia Elkano (Iruņean).
Mikel Ezkiroz (Iruņean; donostiarra da).
Oihana Fernandez (Iruņean).
ARABA Aitor Liguerzaba (Gasteizen, Zaramagan).
Jon Liguerzana (Gasteizen, Zaramagan).
Ion Anda (Gasteizen, Alde Zaharrean).
Bittor Gonzalez (Gasteizen, Zaramagan).
Goizane Pinedo (Gasteizen, Errotan).
Unai Ruiz (Gasteizen, Errotan).
Jagoba Apaolaza (Gasteizen, Judimendin).
Zumai Olalde (Gasteizen, Txagorritxun).
Nestor Silva (Gasteizen, Errotan).
GIPUZKOA Mikel Aiestaran (Villabonan).
Euken Villasante (Andoainen).
Garazi Rodriguez (Legorretan; Donostiako Gros auzokoa da).
Oier Ibarguren (Donostian, Amara auzoan).
Ihar Egaņa (Donostian, Amara auzoan).
Maialen Eldua (Donostian, Egia auzoan).
Aitziber Arrieta (Donostian).
Irati Mujika (Amezketan).
Xumai Matxain (Zaldibian).
Haritz Lopez (Tolosan).
Ibai Esteibarlanda (Hondarribian).
BIZKAIA Oier Zuņiga (Bilbon; iruņearra da).
Eņaut Aiartzaguena (Iurretan).
Haritz Petralanda (Zamudion).
Idoia Iragorri (Sestaon).
Mikel Totorika (Sestaon).
Naia Aguado (Sestaon).
Joseba Dalmau (Galdakaon).
Komentarioak
Gaztea
2009-11-24
Euskal Gazteria Aintzina !
Kakol
2009-11-24
Euskal Gazteria Aurrera !!
Joseba
2009-11-24
Erne! Ez gaitezen espainolen zepoan erori! Independentziarantz garamatzan prozesu bakezale, demokratiko eta soberanista geldiarazi nahi dute, bidean era guztietako oztopoak ezarriz. Buru hotzez eta zuhurtziaz joka dezagun, irabazteko garaia iritsi da-eta.
Horrela jokatzen dute gure garaipena gibelatzeko. Etorkizunean espetxearekin eta euskal gizarteari kalte-ordainak pagatuz bururatuko dute.
Guk gureari, aitzina! Euskal Herri batu eta askea mende honetan sortuko baita. Horren beldur dira.


- 




