Abertzaleen Batasunak gobernuaren jokabide xenofoboaren kontrako elkarteratzera deitu du

Argitaratua: 2010-09-03 11:51:23

Rom eta bidai jendearen estigmatizazioarekin hasi zen Sarkozyren gobernuaren jokabide xenofoboak mobilizazio egun baten antolakuntza sortu du. Baionan elkartaratzea eginen da larunbatean goizeko hamaiketan herriko etxearen aintzinean. 50 elkarte, partidu eta sindikatuk egin dute mobilizaziorako lehen deialdia eta Abertzaleen Batasunak bat egin du konbokatoriarekin.

«Delitugintza = inmigrazioa = txiroak = hiritargoaren gainbera" karikaturak UMPrentzat helburu bakar bat da: barneko aferen gaia, langabeziaren gaia, askatasunen murrizketen gaia, sozial mailan emendatzen diren desberdintasunen gaia eta erretreta zuzen baten hartzen eskubidearen gaia desbideratzea» komunikatu du alderdi abertzaleak.

Gobernuaren jokabide baztertzailea salatzeaz gain ABk ere euskal talde abertzaleak deialdian parte hartzera gonbidatu ez izana deitoratu du: «Ez da kasik abertzale munduari hurbil den erakunde politiko, sindikal edo elkarte bat kolektibo horretara parte hartzera gomitatua izan. Alde batetik, frantses gobernuaren ostrazismoa ezin da salatu eta beste aldetik Iparraldean bereizketa bat sortu».

Irakurri ere 50 elkarteek biharko elkartaratzera eginiko deialdiaren artikulua.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi