Abiadura handiko trenbide berria ez dela beharrezkoa azpimarratu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Argitaratua: 2011-06-21 13:48:34

Euskal Herriko Laborantzak bere iritzia plazaratu berri du Abiadura Handiko Trenbidearen (AHT) egitasmoari buruz. Laborarien erakundearen biltzar nagusiak eztabaidatu du dozierra eta aho batez onartu du Bordele-Irun arteko abiadura handiko trenbide berriaren asmoari buruzko Euskal
ikusmoldea. Alegia, azpiegitura hori ez dela beharrezkoa adierazi du EHLGk.

Prentsa-ohar baten bidez gogorazi duenez, Ganbararen helburua Ipar Euskal Herrian laborantza herrikoi eta iraunkor baten garatzea da. Bere lanak lau lan sailetan banatzen dira : instalazio-transmisioa, balio erantsia, laborantza politikak eta lurralderaren garapena.

"Laborariek lekuko garapenean duten garrantzia begi bistakoa da, bainan heien ikusmoldea ez da maiz behar den heinean kontuan hartua. Lekuko garapena iraunkorra izan behar duela eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lurraren problematika, behatokia edo ingurumenari (Natura 2000, uraren gaia...) lotu dozierak bere gain hartuak ditu" gaineratu du EHLGk.

Karia hortarat Biltzar Nagusian aho batez onartu duela Bordele-Irun arteko abiadura handiko trein
bide berriaren asmoari buruzko ikusmoldea azaldu du laborarien elkarteak. Hain zuzen ere, azpiegitura horren beharrik ez dela mahaigainean ezarri du EHLGk.


Komentarioak

Komentarioa idatzi