Herritarrek abiadura handiko proiektua ez dela behar aldarrikatu dute karrikan

Argitaratua: 2012-02-09 15:00:40

AHT berriaren kontra diren elkarteek elkarretaratzea burutu dute Baionako ganberan iragan den foroaren aitzinean bere ezadostasuna agertzeko. Haien sostenguz, zonbait alderdik eta gizarte eragilek bat egin dute Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren (MIG) aitzinean burutu ekimenarekin. Ehunka lagun eta baita tratoreak eta animaliak jarri dira parkinean. 15.00etan egoitza horretan EAE eta Ipar Euskal Herriko hainbat ordezkarien ondoan Akitaniako ganberetatik etorritako kudeatzaileak bildu dira. Bi ekimen horiei buruz zuzenean informatu du KAZETA.INFOk twiterren bidez.  Hemen protestaren kondakizuna eta argazki bilduma.

14.10 Hotza izugarria Baionan. Hala ere, CADEko kideak bertan dira, CCI delakoaren ondoan, egoitzan 15.00etan abiatuko den AHTren aldeko foroan parte hartuko duten agintarien aintzinean protesta egiteko.

14.18 AHTk suntsituko dituen laborantza lurretan ekoizturiko mozkinekin mahaia jarri dute Baionako Ganberaren atarian euskal laborariek.

14.25 Ardiak, zaldiak, behiak, tratoreak... AHTren aurkako manifestariek giroa berotu dute AHTren aldeko bilkura Baionan.

14.30 Jendarmeek Ganberako sartzean eta parkinean gezi azkarra ezarri dute. Manifestariak inguratzera hurbildu direnean jendea txistuka erantzun du. 100 lagun bildu dira janeko bertan.

14.35 Bizi mugimenduak manifestazio-parodia egin du AHT eliteak handik honat mugitzeko dela salatuz.

14.45 AHTren aldeko foroan parte hartzera heldu dira Grenet, Maitia, Berckmans eta hautetsi anitz. 200 manifestari karrikan. Beste goi karguak badira egoitzan: Alain Rousset, Akitaniako eskualdeko lehendakaria eta Inaki Arriola, Eusko jaurlaritzako Garraio sailburua... baina ez dira lanifestarie aitzinetik pasatu.

14.50 AHTren aldeko foroan sartzeko segurtasun neurri handiak. Akreditaziorik gabe ezin da sartu.

14.55 Fermin Muguruzaren kantak Baionako MIG-en atarian hotzaz akatzen diren manifestariak pixkat berotzeko.

15.10 Akitaniako Ganberetako lehendakariak erran duenez "hemen gira mundu ekonomikoaro boza emateko, kanpoan progresoaren kontra diren jendeak manifestatzen diren bitartean".

15.30 AHTren aldeko aurrekontua ez murriztea eskatu dute EAEko ganberetako lehendakariek Baionan.

15.40 Bilera ez da amaitu, baina karrikan hotza handia dago. Pintinka pitinka manifestariak joaten ari dira. Tratoreek ere etxeko bidea hartu dute. 15 bat dira eta desfile polita egin dute Baionako karriketarik.

16.00 Agintari politikoek eta kudeatzaile ekonomikoek AHTren beharra azpimarratu dute. Ingurugiroa babesteko ere inporantea dela aldarrikatu dute. 16.30 ekitaldi ideki bat iragarri dute eta 17.00etan hedabideen aurrean mintzatuko dira foroaren protagonistek.

17.00 Agintariek bilkura bukatu eta prentsa aitzinean familia argazkia egin dute. Foroaren leloa errugbiari lotua zenez -entsegua egiteko, hau da AHTren egitasmoa gauzatzeko agindua emanez- argazkia egiteko tiserta edo atorra jantzi dute traje dotorearen gainean EAE eta Akitaniako agintariek.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi