Agintari politikoek eta enpresa buruek errugbi atorra ezarri dute AHTren aldeko partida irabazteko nahikeria agerian utzi nahian
Akitania eta EAEko Merkataritza eta Industria Ganbaretako ( MIG ) lehendakariak, agintari politiko eta enpresa buru ugari bildu dira Baionako MIGaren egoitzan AHT proiektuaren aldeko foroan. Anartean, karrikan azpiegitura hori karioa izateaz gai beharrezkoa ez dela agerian uzteko 200 bat manifestalari elkartu dira. Beraiekin, etxeko ekoizpenak, kabalak eta 15 bat traktore eraman dituztela. Ekitaldian, Akitaniako Alain Rousset lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Atzerri ekintzetarako idazkari nagusia den Guillermo Etchenique, Inaki Arriola Garraio sailburua, Baionako MIGaren André Garreta lehendakaria, eta Ekitania eskualdeko beste ganberetako arduradunak izan dira. Baita hautetsiak ere: hala nola, Baionako auzapeza Jean Grenet, Miarritzeko auzapeza Didier Borotra, eta Frantxoa Maitia eskualde kontseilaria. ( Arte telebistak otsailak 12an, igandeatekin, emanen duen "TGV, Très Grande Vanité ?" erreportaiaren aurrerapena. Bideoa ).
Mattin PETRISSANS / BAIONA
"Hemen gira mundu ekonomikoari bozaren emaiteko beste batzuek kanpoan manifestatuz progresua errefusatzen duten bitartean. Ezin dugu irudikatu Bordelen gelditzen den Abiadura Handiko Trena" adierazi du mintzaldiaren sartze gisa Akitaniako MIGaren Laurent Courbet lehendakariak.
Haren ondotik, agintari politiko, lurralde ezberdinetako ganberetako lehendakariak edo enpresa buruak bata bestearen gibeletik tren azkarraren onurak goraipatu dituzte eta proiektuaren aldeko argumentuak eman dituzte. Azaldu dutenez, tren berriari esker denbora irabaziko da, garapen ekonomikoa azkartuko da eta inguramena errespeatzen duen garraiobidea garatuko da.
Akitaniako MIGak azpiegitura hunen aldeko iritziak jasotzen dituen inkesta oinarri gisa erabili dute. 395 enpresari galdezketatuak izan dira. Txostenaren arabera, enpresa buru gehienek AHTak perspektiba positiboak sortuko dituela erran dute. Hortaz gain %83ak AHTk fretaren erabilpena areagotuko duela uste du eta %90ak turisten kopurua emendatuko dela.
Azpiegitura eraikitzeko arrazoiak
"AHTari esker kamioi guttiago ukanen ditugu errepideetan. A63an adibidez, 10 000 kamioi pasatzen dira egunero eta merkantzien garraioa etengabe emendatuz doa. Treinak bideetako garraioak baino 13 aldiz guttiago CO2 botatzen du. AHTa garraio baliabide ekologikoena dugu" adierazi du André Garreta, Baionako MIGeko lehendakariak.
Izan ere, AHTren bizkortasuna goraipatu du gehienbat. Azpiegitura berriari esker, Bordele Bilbotik 2 orenetara izanen da eta Parisetik 3 orenetara Baiona.
"Bilboko Guggenheim museoan milioi bat bisitari ditugu urtean. Bisitarien %60a atzerritik dator eta gaur egun baliabide hoberena Loiuko aireportua da. AHTak hurbiltasuna ekarriko duela uste dugu" azaldu du Museoko garapen zuzendariak.
Horrez gain garapen ekonomikoaren argudioa ez dute ahantzi. Esplikatu dutenez azpiegituraren eraikuntzaren epean -7 urtekoa- 15 000 enplegu sortuko dira urtero.
"Eusko Jaurlaritzak AHTaren aldeko ekimen guziak sostengatzen ditu. AHTa errealitate aterabide ekologikoena dugu, merkantzia eta bidailarien garraioaren emendaketaren errealitateari erantzun hoberena ekatzen dion garraiobidea" erran du EAEko Atzerri ekintzetarako Guillermo Etchenique idazkari nagusiak.
"Nere ustez, datu teknikoak emaitearen gehigarriz RFFek esplikatu behar diru arrangurak eta beldurrak uxatzeko. AHTa XXI. mendeko garraio baliabidea dela, inguramena babesten duela, garapen ekonomikoa sustatzeko eta denbora irabazteko balio duela azaldu behar du" laburbildu du Alain Roussetek.
Mintzaldiaren ostean, arratsaldearen momentu azkarrenetarikoa heldu da. Foroan hartu duten hainbat buruzagik AHTaren aldeko errugbi atorra jantzi eta Matignon-era igorriko duten tiserta bat izenpetu dute.
Komentarioak
Herria bizirik AHTrik EZ!
2012-02-09
Ez dut uste errepideetatik kamioiak aterako dituztenik, gainera, erraten duten bezala 10 000 kamioi gutxiago? Eta kamioilariak langabezira? ongi!!!
Ezkilak jotzen!
2012-02-10
Pff zakil buru horiek!! Errugbi atorra jantzi dute eta euskal taldeak bezala partidoa(k) galduko dute!
Maitia euskaldun faltsua! Frantses agintariekin eskuz-esku lanean ari zira! zu bezalakoak dira USTELENAK !!!
AHTrik EZ !!! EZ HEMEN ETA EZ NIHUN !!!


- 




