AHTren aurkako ekintzaileak Atlantic Logistic Forum-ean sartu dira, Baionan

Argitaratua: 2011-09-29 16:05:03

Paris-Bordele-Madrid abiadura handiko trenbide berriaren aurka diren militanteek protesta ekintza burutu dute gaur goizean Baionan. Atlantikoko korridoreari buruzko foruma Lapurdiko hiriburuan elkartu dela baliatuz, tatarra eta traje dotorez jantzita gelan sartu dira jardunaldia eten egin dute. Hain zuzen ere, Mikel Perez, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria mintzo zelarik oholtzara bertaratu eta azpiegitura horren lanak gelditzea eskatzeko afitxak erakutsi dituzte.  ( Ekintzaren bideoa ).

Arku Atlantikoko Garraioaren eta Logistikaren Foru Profesionala den Atlantic Logistic Forum-ak (ALF) bere zazpigarren bilera egin du gaur Baionan. Horren kari AHTren aurkako militanteek ekimena burutu dute azpiegitura horren lanak galditzea eskatzeko eta "Euskadi-Akitaniak burutzen duten lobing politika" salatzeko.

Mugaz gaindiko komertzioa eta garraio azpiegiturak bultzatzeko lan egiten duen Atlantic Logistic Forum-ak bilera bat egin du gaur Baionan.

Horren kari, besteak beste Baionako Industria eta Ganberako arduradunak, Akitaniako presidentea Alain Rousset eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertaratu dira Lapurdiko hiribururat. Berez, Iņaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lan Publiko eta Garraio sailburuaren presentzia aurreikusia bazen, azkenik ez da etorri. Horren ordez, Mikel Diez, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria hurbildu da Baionarat.

Goizean, bileraren sarreran AHTren aitzinean "desobediente" izaiteko gomita luzatzen zuten afitxak erakutsi dituzte trenbide azkarraren aurkako ekintzaileek. AFP berri agentziak jakitera eman duenez, "tatarra eta trajea" zeramatzaten militante batzuk bilerara sartu dira. Horietarik batzuk Mikel Diez, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendariak hitza hartu duenean oholtzara igo eta bere mintzaldia eten egin dute.

Etengabe azpiegitura berriak sortzeak "ingumena baina baita ekonomia eta jendarte ereduari" kalte handiak ekartzen dizkiela salatu nahi izan dute bere ekintza horrekin. Era berean,

AHT berria eraikitzeko bidean Eusko jaurlaritzak, Akitaniako Eskualdeak eta komertzio eta industri gaberek burutzen duten "lobbing politika" salatu dute ekintzaileek.

Atlantic Logistic Forum Akitaniako Kontseiluak eta Eusko Jaurlatitzaren bultzadapean sortu zen. Mugitu mugimendua, berriz, iaz sortutako AHT azpiegituraren aurkako desobedientzia zibileko gizarte mugimendua da.

Euskal Wikipediak jasotzen duenez, 2010eko ekainean Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritzan ekintza bat egin zuen. Geroztik, diru-paper edo billeteetan AHTren aurkako mezuak inprimatzeko deialdia egin eta urriaren 24an Hego Euskal Herriko hainbat ibai eta erreka berdez tindatu zituen, kalterik eragiten ez duen fluoristeina izeneko substantziaz oharrarazteko. Aurtengo agorrilean Eusko Jaurlaritzaren gobernu-bilera Donostiako Miramar jauregian ospatzen zelarik zonbait ekintzailek parodia bat burutu zuten.

Gaurkoa da, beraz, Mugitu Mugimenduak (labur M!M) Ipar Euskal Herrian AHTren aurka burutzen duen lehen ekintza.
( Xehetasun gehiago: Mugitu mugimenduaren bloka ).

( Irakurri ere: AHT Elkarlanak buktzatuta, AHTren aurkako manifestazioa, larunbatean, Gasteizen ).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi