Amenduzen bildu diren grebalariek protesta segitzea deliberatu dute
Atzo bildu dira Amenduzen APLI eta ELBko behi esnedun hazleak eta pasa den ostegunean abiatu grebaren balorazioa egin ondoan, mugimenduarekin segitzea deliberatu dute. Greba mugimendua egunez egun indartuz doazela eta dagoeneko Ipar Euskal Herriko ekoizleen ehuneko 80ak grebarekin bat egin duela aipatu dute asanblea horretan. Gaur beste bilkura bat eginen dute Senperen iluntzeko 8ak 30tan.
"Greba mugimendua egunez egun azkartzen eta indartzen doa. Euskal Herrian behi esnedun hazleen %80a grebarekin bat egiten du, Frantziar Estatuan kasik laborarien %40ak segitzen duelarik. egunez egun, greban murgiltzen direnen kopurua igotzen doa, egunero 2 eta 3 laborari batzen baitira" aipatu dute grebalariek bilkuran.
Mugimendua Europara hedatzen ari denez, mugimendua indartzen ari denaren adierazpena dela diote grabalariek. Sustengu keinuak ugaritzen doaz ere. Gisa hartan greba mugimendua positiboki baloratzen dute eta proporzio hori hartu baldin badu, laboreariek beste aterabiderik ez dutelako da beren ustez. "Hil ala biziko hautua egin dute" diote laborariek.
Ostegunean biltzekoa da Europako komisioa laborarien grebaren aipatzeko. krisi egoera honen konponbiderako konpremisuak hartuko direla sinetsi nahi da, "behi esnedun hazleen profesioa desagertzen ikusteko prest ez baitira lmaborariak".
Bizkitartean, greba mugimenduarekin segitzea deliberatu dute Amenduzen bildu diren grebalariek eta beste bilkura bat finkatu dute gaur iluntzeko, 8ak 30tan Senperen.




