Angeluko Golf zelaian aitzur zuloak atxeman dituzte atzo goizean
Astearte eta asteazken gauean, Angeluko golf zelaian hamar bat aitzur ukaldi emanak izan dira. Izan ere, asteazken goizean, atzo alegia, Xibertako Golfako Hemezortzi Greens delakoetatik hamaika kaltetuak izan dira. ĞEuskal Herria ez da salgaiğ leloa margotuta azaldu da.
Estelle Nocera Angeluko golfako zuzendariak zuloak atxeman eta poliziari bertaratzea galdegin dio belartegian agertu kalteak ondorioztatzeko.
Handik hurbil dagoen pareta batean, berriz, ĞEuskal Herria ez da salgaiğ leloa margotuta azaldu da. Azken urteetan higiezinen edo turismo instalazioen kontra izandako ekintzetan maiz agertzen den leloa da Xibertako Golfa ondoan atxemana izan den pintada.




