Anza apirilaren 18ean heldu zela Toulousera arribatu zela baieztatu du inkestak

Argitaratua: 2010-03-20 20:37:47

Kazeta.infok gaur goizean aurreratu duenez, Ane Kayanakisek Anza auzia bertan behera utzi du. Toulouseko prokuradoreari dozierra eman eta gero honek instrukzio epailearen esku utzi du ikerketak. Hala ere, Kayanakisek bi informazio garrantzitsu eman ditu gaur: alde batetik, inkestak neholako zalantzarik gabe Jon Anza iazko apirilaren 18an arribatu zela Okzitaniako hirubururat baieztatu duela erran dio.

Bestetik, instrukzio jujeak zabalduko duen inkesta berriaren xede bakarra ez dela "herotzaren arrazoiak" zehaztea baizik eta «Anza atzeman zuten arte, alde batetik, eta bere heriotzaren ondoren, bestetik izan diren gertakariak argitzea». Besteak beste, guardia zibilen talde batek Touloseko hotel batetik eginiko ihesaldia aztertu behar luke jujeak.

Anne Kayannakisek Anza dozierra Toulouserat igorri du. Bertako prokuradorea den Michel Velet-ekin harremanetan jarri ondoren, azken honek instrukzio epailearen esku utzi du afera.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi