Anzaren desagerpenaren lehen urtemuga betetzen denean manifestazioa eginen da Donibane Lohizunen
Jon Anza militantea desagertu zenetik lehen urtemuga beteko da heldu den apirilaren 18an. Horren karietara, manifestazioa antolatu du Jon Anza kolektiboak bezperan Donibane Lohizunen. Kostaldeko herria hautatu dute Michele Alliot Marie, Frantziako Justizia ministroa, bertakoa delako eta «Anzarekin gertatu dena argitzeko bidean frantziar gobernuaren esku hartzea baietazpadakoa dela» gogora ekartzeko.
Ahetzen bizi zen militante politikoaren desagerpenaren lehen urtemuga markatzeko, heldu den apirilaren 17an, arratseko bost orenetan, manifestapen bat zeharkatuko ditu Donibane-Lohizuneko karrikak.
Anaiz Funosas eta Maylis Hiriartek azaldu dutenez, kolektikoa arras determinatua da eta Jon Anzarekin zer gertatu zen argitu arte ez du etsiko. «Badakigu estatuek egoera luzatzera jokatzen dutela, denboraren poderioz jendeak afera ahatz dezan, baina guk berdin segituko dugu lanean egia egin arte», nabarmendu dute Baionan, asteartean, egin duten agerraldian.
«Alliot-Marie Barne ministroa zen Jon Anza desagertu zenean eta egun Justizia ministroa da, ondorioz berak afera honen gakoa du, eta egia jakinen dugun bitartean auzi honen erantzule nagusitzat hartuko dugu», azpimarratu dute
«Ba zen garaia Espainiako justizia eta poliziari galdegitea zer gertatu den afera honetan»
Jon Anza kolektiboak auzi honentan izan diten azken berriak balorati ditu. Hartara, Anne Kayennakis, Baionako prokuradoreak eginiko eskaerari segituz Andreu epaileak ikerketa abiatu duela Espainiako Auzitegi Nazionalean nabarmendu dute. «Ba zen garaia Espainiako justizia eta poliziari galdegitea zer gertatu den afera honetan», azaldu du Funosasek.
Madrilen zabaldu diligentziek «argia emanen dutela» espero du kolektikoak. Ianeko, eskaera berak «prokuradorearentzat ere Anzaren desagerketa ez zela borondaztekoa izan baizik eta bortxatua« agerian uzten duela uste du kolektikoak. Bestalde, Anza familiak egindako eskaera gogora ekarri dute: «Epaile batek ikerketa bere gain hartuko balu berme gehiako genituzke horren emaitzari buruz».
Hala eta guztiz ere, justizia eremutik egiten diren urratsen zain izan ordez «jendea mobilizatzea eskatzen dugu, herritarren bultzadapean soilik lortuko dugu Jon Anzarekin zehatz-mehatz zer gertatu zen jakitea».





