Jon Anzaren familiak «azalpen sinesgaitzak» ez dituela onartuko oharrarazi eta «hipotesi guziak» aztertzea exijitu dio instrukzio jujeari
Joan den martxoak 11ean Jon Anza zenaren gorpua Touloseko morgue batean agertu zenetik afera bolo-bolo dabil hedabideetan. Izan ere, euskal militantearen familiak Frantziako justizia eta Poliziaren aldetik oso informazio gutxi jaso dutela salatu dute gaur Baionan Anzatarren abokatuek. Azken 11 hilebeteetan, eta baita azkeneko astean pairatu dute n tratu krudela agerian utzi, eta instrukzio epaileak auzia bere gain hartu eta gero, parre zibila gisa jardungo dutela Anzari gertatu zitzaiona goitik behera argitzeko iragarri dute. Prokuradoreak emandako azalpenak ez ditu sinisten eta "Anzaren gorpua ezkutatua izan dela" pentsatzen du familiak. "Hipotesi guziak aztertzeko" galdeginen dio jujeari. Auzia Toulouseko epaile baten esku utzi ondoren, Baionako prokuradoreak prentsa-agerraldia burutu du arratsaldez Baionan.
Maite UBIRIA / BAIONA
Amaia Rekarte, Xantiana Cachenaut, Miren Iarreta, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuek agerraldia burutu dute goiz huntan Baionan Jon Anzaren familiak azken aste honetan izandako gertakarieri, eta oro har euskal militantea desagertu zenetik pairatu behar izan duten egoerari buruz bere iritzia plazaratzeko.
Lehenik eta behin denbora luze honetan, eta bereziki joan den martxoaren 11az geroztik, familiak sentitzen duen samindura gogora ekarri dute. Bere erranetan, frantziar justiziak eta poliziak tratu ezegokia eman dio Anza familiari. Hori gutxi balitz, joan den igandean Donostia izandako manifestazioaren karietara "Rubalcaba ministroak eginiko mhatxuak segituz" Anzaren familiar bat "terrorismoa goraipatzeagatik" deklaratzera deitua izan dela salatu dute.
11 hilabeteren ostean, gorpua Purpaneko gorputegian agertu zenetik, hedabideen bitartez ezagutu dituztena afera larri honen xehetasun gehienak azaldu dute. Martxoak 11ean, arratsaldeko 17.30ak aldera Poliziaren deia jaso zuen familiak. Azterketa guziak eginak ez baziren ere, hainbat aztarnengatik gorpua bere etxekoarena zirudiela erran zion Poliziak familiari. Jon Anzak zeraman arropa aipatu zuen Poliziak.
Alta, "Le Journal du Midi" kazetak joan den astelehenean zabaldu zuenez, 2009ko apirilaren 29an, Toulouseko karrika batean atzeman zutenean, Jon Anzak zuen jankera ez omen dator bat 2009ko apirilaren 18an Baionan trena hartu zuenean militanteak eramaten zuen arroparekin.
Zer esanik ez hori ez da azken egunotan zabaldu den informazioetan agertzen den kontraesan bakarra. Hori dela eta, "familiak ez duela inondik inora sinisten" bereziki Anne Kayanakis-ek zabaldu duen bertsionea azpimarratu dute.
Familiak gorpua ikusteko, lehenik, eta autopsian bere konfiantzazko mediku bat izaiteko izan dituen oztopoak eta debekoak salatu ostean, prokuradoreak kasua utzi eta gero, zabaldu berri den instrukzio fasean, parte zibila gisa jardungo dutela baieztatu dute abokatuek.
Hala, autopsiaren txostena jasoko dutenean kontra-espertisa bat eskatzen duten erabakiko dute. Ondoren, ikerketan zehar egin dena eta ez dena egin aztertu eta "familiak lehenesten duen tesia, hau da Jon bahitu eta desagertarazi zutela, frogatzeko bidean gure desnartxak eginen ditugu".
"Familia haserre da oso gehienetan prentsa-agerraldietan prokuradoreak zabaldu duen disfunzionalitateen tesia horrekin; eta familiak ez du sinesten esandako guzia objektiboki azalpen horiek sinesgaitzak direlako", azpimarratu du Amaia Rekartek.
"Ezin dute sinetsi 11 hilabete ondoren gorpua kasualitatez agertu dela, eta gorpua ezkutatua izan dena pentsatseko arrazoiak baditu familiak" gaineratu du abokatuak. Bir maneran instrukzio jujeak "apirilaren 18tik eta 29a bitartean non egon den den Jon, eta no dagoen berarekin zeramatza dokumentazioa, medikazioa... argitu beharko duela" azaldu dute Anzatarren abokatuek.
"Hipotesi guziak aztertuak izan behar direla uste dugu, eta hemen bertan behera geratu den tesi bakarra Rubalcabak esandako gezurra izan dela argi dago; bestetik, herri honek dituen aurrekari ikusita, eta Touloseko hotel batean guardia zibil batzuk egi zuten ihesaldia ikusita... familiarentzat bahiketaren hipotesiak indarra osoa hartzen du", gaineratu dute agerraldian.







