Azken egunetako hotzari erantzunez aterbe gabekoendako laguntza egiturak indartu dituzte
Neguko dispositiboa martxan da 2011ko azaroaren lehenetik geroztik. Horren helburua etxerik gabekoak lurraldean banaturik diren aterpeetara bideratzea da. Azken egun hauetan dugun hotz handiari aurre egiteko, laguntza eskaintza indartua izan da. Azken asteburuan eguneko harrera egitura a balik izan da. Suprefeturak oroitarazi duenez 115 telefono zenbakia deitu daiteke pertsona hauentzako laguntza eskatzeko.
Negu honetan 69 ohe gehitu dira Baiona eta Hendaia arteko eremuan, orotara 77 ohe eskainiz. Urte osoan zehar 8 ohe baizik ez dira proposatuak eta haietarik 2 emazteei zuzenduak dira.
Gurutze Gorria elkarteak eta departamenduko segurtasun zibilak errondak antolatu dituzte Baionako inguruetan. Lehena 18:30tik gauerdira pasatzen da eta bestea gaualdian. Suprefeturaren esanetan, egitasmo honen helburua kinka larrian dagoen jendeari aterpetara joatea proposatzea da.
Baita ereestalde, gaueko mahainak Baionako geltoki ondoan afari beroak banatzen ditu egunero 18:30 eta 19:30 artean. Era berean, Maule, Donapaleu, Donibane Garazi, Aiherra, Angelu eta Donibane Lohizuneko Bihotzeko Ostatuek etxerat eramaiteko janaria banatzen dute astero, eta hori martxoaren bukaera arte.





