Batasunako militantea atxilotzeko saioak porrot egin ondoren, Aurore Martin aske eta herritarren babespean Baiona Tipian

Argitaratua: 2011-06-21 16:00:19

"Uros naiz, familia eta lagunak ikusi ditudalako baina baita ere jendearen inplikazioa sentitu dudalako". Hitz horiekin laburbildu ditu Aurore Martinek iragan larunbatean Biarritzeko Iraty gelan izan zen ekitaldian nabaritu zituen sentimenduak. Adierazpen horiek 12.15etan egin dizkio Bixente Vrignon kazetariari France Bleu-Urdin Irratiaren mikrofonoetan. 15.00ak aitzin, poliziak bere ahizparen etxera joan dira. 10 bat polizi ziren baina Auroren lagunak gehiago ziren. Polizien eskuetatik atera eta biribil bat egin dute haren inguruan. Ondoren Saint Andre plazara joan dira. Bertan mintzatu gira Aurore Martinekin. Hemen audioa. 15.45etan St Andre plaza inguratu du Poliziak. 16.30etan CRSak erretiratzen hasi dira. Informazio zuzenean eman dute KAZETAk eta INFO7k twitterren bidez ( #AuroreMartin). ( Ikus berri hau zabalduz argazki galeria: atxiloketa saiakera eta St Andreko jende elkarretaratzea ). ( Bideoa: FR3-ko albistegia) ( Bideo: EiTB-Ipar Euskal Herri).

Jendeak Euskaldunen karrikan plantatu da, eta oztopatu du poliziaren lana. Berez, Aurore Marinek azaldu digunez, 10 bat polizi etxean sartu dira, bortxaz. Kagulatuak ziren baina ez dizkiote arkak erakutsi. Beraiek bakarrik legea betetzera joanen direra erran diote.

Alta, ordurako "herri harresia" altxatzear zen. Poliziek eta lagunek tiraka ibili dira "tentsioz beteriko" mementu batzutan. Azkenik poliziak erretiratu dira eta lagunek Aurore Martin inguratu eta karrikan ziten bertze jendearengana joan dira.

Giza katea handituz joan da. 200 bat jende bazen bildura arratseko 3ak aldera St Andre plazan. "Pitinka hautetsiak hurlbiltzen ari dira ere", kondatu dauko Aurore berak.

15.45ean lekukoek baieztatu digutenez, poliziez beteriko furgonekar joan dira St Andre plazara. "Etortzen badira Aurore atxilotzera, prentsaitzineko masibo batean egin beharko dute; guk hitzekin erantzungo diegu haien bortizkeriari", azaldu digu Batasunako ordezkari batek.

Emozio eta tentsio handiko uneak bizi dira Bainako St Andre plazan. Aurore Martin hango kafetegi batetik mintzatu da Info7 irratirako ere, eta une larria bada ere pozik azaldu da larunbatean Iraty gelatik egin zuen deialdia: alegia herri harresi bat egiteko errepresioa gelditzeko "egiten ari delako Baionan".

Elkarrizketaren nondik-norakoak
"Egun gogorra, emozioz beterikoa" ukan zuen, iragan larunbatean, azken zazpi hilabetetan itzalean izan den Batasunako militanteak. ( Iraty gelako mitinaren kronika eta argazki galeria hemen ).

Aurore Martinek azaldu duenez, ahizparekin batera egun batzutan izanen da Baionan, baina ondoren bere Eiherelarreko etxera joanen dela erran dio Bixente Vrignoni, France Bleu- Urdi Irratiaren esatariari. Elkarrizketa hori 12.15etan eman dute irratian. handik pare bat orenetara, Polizia Euskaldunen karrikaren 43. zenbakian bortxaz sartu da bera atxilotzeko.

Iragan larunbatean bizitako mementu azkarrak gogoan ditu militante xiberutarrak. Zazpi hilabetez gordeta izan ondoren, Iraty gelan bildutako bi mila bat lagunen artean azaldu zen. Ez zen bakarri izan oholtzan, gibeleak 60 bat pertsonalitate baitziren berari sostengua emanez.

"Egun biziki gogorra, emozionala izan zen" aitortu du Martinen, "familia eta lagunekin izan nintzelako berriz, etxean sentitu nintzelako, baina baita ere jendearen sostengua eta inplikazioa sentitu nuelako".

Bere irudia Euskal Herriko zein Estatu frantziarreko hedabide gehienetan agertu zen iraga larunbatean. "Ez da ni hautatutako zerbait, baina mediatizazio hori lagungarria izan dela" gaineratu du Martinek, euroaginduaren gaineko eztabaida zabaldu dela azpimarratuz.

Ekitaldiak oihartzun handia ukan badu ere, ez du uste horrek "deus aldatuko denik" berari dagokion prozedura judizialean. Izan ere, "ordezkari politiko gisa" ikusia izan dela eta horri esker aitzinamendu bat eman dela iritzi askatasunaren aldeko mugimenduan uste du Martinek.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Gazte

2011-06-21

Aupa Aurore!!!jakin dezatela ez zaiela erresa izanen! Jo ta ke IRABAZI arte!

icon

maider

2011-06-21

Izugarria izan da. Aitzina Aurore. Aitzina EH.

icon

irene

2011-06-21

Biarritzeko hautetsien jarrera zinez eredugarria : argazkia hartu eta etxera!
Milesker eta Zorionak!

Animo Aurore

icon

Aitor

2011-06-22

Ikaragarria, harrigarria bezain pozgarria gaur poliziengandik alde egin ahal izana eta zelan! Aitzina Euskal Herria! Aurrera Aurore!

icon

Irrati entzule bat

2011-06-22

Euskalirratiak.info-n atxiloketa momentuan Aurorekin elkarrizketan ari zen kazetari baten zuzueneko soinuak. Txakurrak, oihuak... ileak puntan ezartzen ditu!
Aupa Aurore!!!

Komentarioa idatzi