Azkaineko higiezin bulego baten kontra eraso egin dute

Argitaratua: 2009-07-20 22:16:42

Gaur jakitera eman denez, Azkaineneko higiezin bulego baten aurkako erasoa burutu zuten joan den ostiral gauean. Iduriz, harriak edo antzeko objetu gogorrak jaurti zituzten bulegoaren kontra. Horren ondorioz beirek eta ateak kalte tipiak jasan zituzten. Bestalde, kanpoko horman "Euskal Herria ez da salgai" eta "Le Pays basque doit vivre (Euskal Herriak bizi behar du) " leloak margoturik atzeman dituzte.

Ascain Inmobilier higiezin bulegoaren aurka erasoa burutu dute. Erasoa joan den ostiral larunbaterako gauean gartatu zen baina gaur arte ez da horren berri zabaldu.

Iduriz, ezezagunek harriak edo antzeko objektu gogor batzuk bota dituzte bulegoren sarreraren kontra, horren ondorioz kalte tipiak eraginez beira zein atean.

Bulegoaren fazadan Euskal Herri ez da salgai eta ĞLe Pays basque doit vivreğ (Euskal Herriak bizi behar du), leloak margoturik agertu dira.

Hau ez da aipaturiko bulegoak pairatzen duen lehen erasoa. Badira urte batzuk antzeko sabotaia jasan baitzuen. Bestalde, uda hasieratik eraso ezberdinak gertatu dira, kasu gehienetan lurraren espekulazioa edo turismoaren garapen izugarria salatzeko.

Higiezin bulegoak ez ezik, golf eremuetan ere burutu dituzte ekintzak. Azken erasoa Basusarriko golf eremuan gertatu zen. Makila izeneko klubean ezezagunek golf zelaia zulatu zuten.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi