Paueko Auzitegiak Aurore Martinen aurka Madrilek aurkezturiko euroagindu eskaera atzera bota du

Argitaratua: 2010-06-08 11:13:23

Paueko Auzitegiak Aurore Martin Batasuneko mahaikidearen kontra ezarritako auroagindua atzera bota du. JUjearen esanetan, Madrilgo Auzitegi Nazionalak aurkeztu eskaera ez du sostegu nahikorik. Auzitegiak Martin Espainaratzeko eskaerari muzin egitea berri pozgarria dela aitortu du Xabi Larralde Batasunako bozeramaleak. Izan ere, hamarnaka militante espetxera bidali dituztela edo auzitegiaren jomugan direla lan politikoa egiteagatik gogora ekarri du. Baionako Prefeturaren aitzinean bildutako eragile ezberdinen aitzinean honako prozedurekin behingoz bukatzeko mobilizatuak jarraitzeko deia egin du Larraldek.

Aurore Martinen aurkako auziaren emaitza ezagutzera eman dute goiz huntan Pauen. KAZETA.INFOk aurreratu duenez, auzitegiak errefusatu egin du Batasunako militante den Aurore Martinen aurkako euroagindua.

Iragan astean eginiko auzian, jujeak zein prokuradoreak Madrilek igorritako informazioa eskasa zela onartu zuten. Hala eta guztiz ere, fiskalak militante xiberutarra Espainaratzearen alde azaldu zen fiskala. Gaurko ebazpenean, Martinen aurka aurkezturiko txostena nahiko ez dela baloratu du jujeak.

Erabakia ezagutu aitzin, Aurore Martin sustengatzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialek elgarretaratzea deitu dute gaurko, aguerdi eta erdietan, Baionako suprefeturaren aitzinean.

Askatasuna, Batasuna, AB, EA, Segi, LAB, ELB, Sud, Anai Artea, CDDHPB, Autonomia Eraiki eta NPA Angelu taldeek bat egin dute mobilizazioa deitzeko orduan. Pozez hartu dute Paueko auzitegiaren epaia. Edonola ere, ebazpena «logikotzat» jo du Xabier Larraldek, «Europak ezarritako irizpideen arabera ezin baita afera politikoetan euroagindua baliatu».

Azken urtetan euroaginduaren erabilpen maltzurra eginez, hamarnaka militante espainiak Justiziaren eskuetan utzi izana salatu du mahaikideak. Bere erranetan, garrantzitsua da gaurko ebazpenak «militante politikoak ez direla ez kanporatu ez da espetxeratu behar markatzen duelako».

Heldu den uztailaren 15ean Udalbiltza auzian Hazparneko ohi bat, Xarlo Etxezarreta, beste hainbat herri hautetsiekin batera epaitua izanen dela gogoratu du Larralde. «Segituko gira mobilizatzen euroaginduaren prozedura ez dadila gehiago aplikatu jardun politikoa zigortzeko», gaineratu du.

Gogoratu behar da 85 bat hautetsik Batasunaren dozierrean auziperaturik den Martinen aurka aurkezturiko euroagindua errefusatzea galdegiten duen petizionea izenpetu dutela. ( Hona hemen petizionea eta sostenguen behin behineko bilduma ).

Catherine Grèze eta Jose Bové eurodeputatu ekologistak, François Alfonsi eurodeputatu korsikarra, Jean Lassalle frantziar legebiltzarkide zentrista, Alice Leiziaguezahar, Eskualdeko kontseilaria ferdea, Kotte Ecenarro ( PS ) eta Alain Iriart (abertzalea ) kontselari nagusiek eta beste hamarnaka auzapez, herri kontseilari eta elkarteek bat egin dute adierazpen horrekin. Gaillot gotzainak ere babestu du idatzia.

Aurore Martini bere sostengua erakutsi dioten hautetsien artean Mauleko auzapeza den Michel Etchebest aioatzekoa da. Gutuna bat idatzi zu auzapezak «Maulen sortua eta gure eskualdeko hauteslea den Aurore Martinen aurkako euroagindua prozedura larria dela eta ondorio pizuak dituela» ohartaraziz.

Bestalde, Olatz Izagirreren kasuan, joan den astean Espainiako Auzitei Nazionalari eskatutako informazio osagarriak jaso eta gero, heldu den asteartean bere erabakia iragarriko du Biarnoko hiriburuan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Jon

2010-06-08

Zorionak Aurore!
Besarkada indartsu bat!

Gora Batasuna eta askatasuna!

Komentarioa idatzi