Kepa Arizmendi iheslaria hil da garuneko isuria izan ondoren

Argitaratua: 2009-06-08 16:44:01

Kepa Arizmendi euskal iheslaria hilik atzeman dute, astelehen goizean, Baionan. Sortzez Elizondokoa (Baztan goitizenez ezagutzen zituzte lagunek) Lapurdiko hiriburuan bizi zen aspaldi, eta etxetik gertu hilik aurkitua izan da. Medikuek azaldu dutenez, geruneko isuria jasan eta gero hil da margolaria.

50 bat urte zeuzkan Arizmendik, eta Nafarroa Garaian sortua zen. Urteak zeramatzan Ipar Euskal Herrian. Egun Baionan bizi zen, merkatuaren inguruan eta etxe ondoan atxeman dute hilik.

Margolaria zen, Ur taldeko kidea, eta joan den udaran bertze euskal artistekin batera Larraldea etxean, Senperen, erakusketa batean parte hartu zuen.

Urte hasieran esperimentazio ekimena burutu zuen Kalostrape ostatuan, Baionan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi