CRS-en «eraso bortitza» pairatu zuten herritarrek «Greneten barkamenak» ez dituztela jaso gogorazi dute
Iazko besten azken egunean iragan zen polizi bortizkeriaren ondotik sortu zen Lasaitasun Itzultzearen aldeko Kolektiboak (CRS) bere kezka agertu du Baionako Herriko Etxeak gordetzen duen isiltasunaren aitzinean. Kolektiboaren eskaeren gainetik, Baiona Tipian gertakari larri horietan kolpatuak edota txokeatuak izan ziren pertsonak blog baten bidez mintzatu dira. Bertan ez dutela «inongo barkamenik jaso, ez eta esplikaziorik edo babesik ere bestaren erdian poliziak ukan jarrera honen zergaitiak argitzeko» azaltzen dute.
Auzitegian pleinu bat pausatu zuten iaz eta geroztik auzitegien aldetik azalpen baten beha direla salatu dute CRSek jaien azken gauean Baiona Tipian burutu zuten operazioan zaurituak izan ziren herritarrek.
«Ixiltasun honek pentsatzera eramaten gaitu Jean Grenet herriko auzapezak eta Philippe Rey Pirinio Atlantiketako Prefetak gertakari horiekin bat egiten dutela eta bestazaleen erdian poliziaren bortizkeria justifikatzen dutela» idatzi dute bere blogean.
«Bestalde, Poliziaren erantzuna egokitua edota neurrikatua izan behar litekeela pentsatzen dugu. Eskubide Ezaren gunerik ez da, baina ez da prefeta edo Baionako auzapeza izan beharrik ostatuen ixteko tenorean CRS-a konpainia bat ekarrarazteak errebeldia proboka dezakeela suposatzeko», gaineratzen dute.
Bestak ederragoak izan daitezen, badja ofiziala ateratzea ez dela nahikoa azaldu dute herritar hauek.
«Polizia atxikitzen jakin behar da. Hala, agian, Nafarroko enzierroen printzipioa bezala poliziaren karga saihesten saiatzearen tradizio berri bat sortzeko helburua daukate». Gogora ekarri behar da Polizia Baiona Tipian sartu ondoren, Prefeturak hilabete batez Xilko herri ostatuaren itxiera agindu zuela.
Gaur abiatzen diren jaietan 500 bat polizik hiriaren segurtasuna bermatzearen ardura hartuko dute.
(Irakur artikulu osoa: www.crs-baiona.eu blogean )
(Echauffourées au petit Bayonne. Vidéo )




