Baionarrek gakoak jaso dituzte eta baita untsa baliatu ere lehen besta gaua igarotzeko
Bart gauean abiatu da ofizialki jaia Lapurdiko hiriburuan. Ordutik aurrera, bost gau eta lau egunez musika eta dantza nagusituko dira bere aurpegia dagoeneko xuri-gorriz tintatu duen hirian. Gaueko hamarretan, Herriko Etxean. Balkoian, gonbidatu berezia: Laurent Gerra imitatzailea. Bere ondoan Avironeko lau jokalari: Rémy Martin, Julien Puricelli, Craig Gower eta Filimone Bolavucu igo dira balkoira. Leon erregearen agurra eta gakoen jaurtiketa gertutik bizi ditu, baita Ekhi Erremundeguyk ere. Milaka eta milaka bestazaleen aitzinean berari egokitu zaio-eta aurten bertsoa kandatzea. Eta badira aste batzuk kartzelara eraman dituzten Eneko Etxegarai, Gilen Goiti, Ibai Agirrebarrena eta Xan Beyrie lagunak izan ditu gogoan.
Maite UBIRIA / BAIONA
Besten usaina nagusitzen da Lapurdiko hiriburuan. Lehen besta gaua giro onean eta jendez gainezka igaro da. Azken egunotan milaka jende heldu da Baionarat. Kanpinetan jendea barra barra sartu da a eta ostalariek buru belarri ekin diote jende uholdea jasotzeko lanari.
Jardinak babestutik dira, baina edozein txokoan atxeman daiteke jendea lo kuluxka botatzen. Gaur goizean giro bustia zen, baina gaueko parranda luzea izan denez... horrek ez du oztopo sobera izan belardian lo zirenentzat.
Atzo, eguerdi partean, peñetan eta elkarteetan besta hasia zen jada Baionan. Goizean goiz hiru mila bat jendek parte hartu du bestazaleen lasterketan. Piper omeletaren munduko xapelketa era arrakastatsua suertatu da. Hots, emeki-emeki, besta berotzen hasi dira baionarrak.
Bart gauean, 22.00etan, abiatuda ofizialki jaia. Ordutik aurrera, bost gau eta lau egunez musika eta dantza nagusituko dira bere aurpegia dagoeneko xuri-gorriz tintatu duen hirian.
Laurent Gerra imitatazailearen ondoan, Martin, Julien Puricelli, Craig Gower eta Filimone Bolavucu Avironeko jokalariak Herriko Etxearen balkoian izan dira . Leon erregearen agurra eta gakoen jaurtiketa gertutik bizitzeko aukera izanen du, bestalde, Ekhi Erremundeguy bertsulari gazteak. Jendez lepo zegoen plazaren gainetik berari egokitu zaio-eta aurten bertsoa kandatzea. Eta badira aste batzuk kartzelara eraman dituzten Eneko Etxegarai, Gilen Goiti, Ibai Agirrebarrena eta Xan Beyrie lagunak izan ditu gogoan. Hona hemen kandatu duen bertsua.
Bost egun xuri-gorriz
Mukanesa edo zapi gorria eta jantzi xuriak izanen dira Baionako bestazaleen adierazgarriak. Ez dira, ordea, besta agiri bakarrak. Azken urtetan jai giro osasuntsagoa bilakatzeko asmoz, Besta Batzordeak badja bultzatu du.
Euro baten truke, paparrean ikur tipia eramaten duenak nolabait besta giro onean igarotzeko engaiamendua hartzen du. Jaia hobetzeko konpromisoa hartzen duten ostatuek, bere aldetik, labela jasotzen dute.
«Besta ederragoa» bilakatu nahian dabil Baionan. Eta horri begira ostalarien artean ika-mika sortu duen Baso Berri ekimena bultzatzea deliberatu dute. 60 000 edalontzi berreskuragarri banatuko dituzte.
Emazteen aurkako bortizkeria ekidin nahian sortu zen, gehienbat, «besta ederrago izan dadin» leloa. Oraingoan, besta giroaren berreskurapena markatu nahi dute kanpaina horrekin.
Alta, sexu bortizkeria eta alkolari loturiko desmasiak ekiditea guziz premiazkoa izanik ere, horiek ez dira Baionako bestek duten erronka bakarra.
Hartara, bestak baionarren esku uztea izanen da parioa. Herriko Etxetik at osaturiko batzordeak horren alde egin duela nabarmentzen du. Besta gunea zabaldu da, aurten Aturriren eskuinaldera higituko dira bestak. Esfortzu hori agerian utzi zuten, alegia, besten egitaraua aurkezteko agerraldian.
Izan ere, batzordearen lanetan parte hartu duen Baiona Berria plataformak bestelako iritzia du. Herri plataformak aldaketa baikor batzu ikusi ditu aurtengo besten antolakuntzan, baina aldaketa hauek «tipiegiak eta anbizio gutikoak direla» uste du.
Euskara nun ?
Izan ere, euskarari eta euskal kulturari emana den tokia biziki urria dela salatzen du eta ikuspegi ultra-sekuritario batean oinarrituak diren bestak direla dio Baiona Berriak.
Azken lau urtetan bezala euskara era euskal kulturaren presentzia bermatzearen alde lan egin dute Karrikaldia antolatzen duten kultur elkartek zein Baionako ikastolek. Ostegunetik aitzin, eta lau t'erditatik aitzin ekitaldi anitz programatu dituzte Karrikaldiaren baitan. Euskarak bestetan duen presentzia urria salatzeko asmoz besta giroan murgilduko den protesta deitu du agorrilaren 2an EHE elkarteak.
Segurtasunari dagokionez, kapitulu horren hartzen duena Baionako bestek duten budjetaren zati potoloena erran beharra dago. Aurten 500 bat polizi izanen dira Lapurdiko hiriburuan. Bere lana hiriaren segurtasuna bermatzea izanen da. Alta, iaz, Baionako besten azken gauean operazio bortitza burutu zuten CRS-ek Baiona Tipian. Ez Herriko Etxeak ez da Prefekturak ez dituzte istilu horieu buruz azalpenik eman, eta bere isiltsunaren aitzinean bere bezka agertu dute kolpatuak izan ziren hamarnaka herritarrek.
(Baionako besten site ofiziala: http://www.fetes.bayonne.fr )
(Irakur ere: Besta giroari ongietorria egiteko giltzak jaurti arte eutsi ezinik. Ainize Butron kazetariak "Gara" egunkarian idatzitako artikikulua )
(Irakur ere: Bost eguneko besta zuri-gorria hasi da. Ihintza Erremundeguy kazetariak "Berria" egunkarian idatzitako artikulua)
Komentarioak
mirari
2009-07-30
Zirez bertso polita eta unkigarria. Euskaldun ororentzat bestak partikatzekoak baitira, lagunak eta kanpoan direnak ezin ahantzi. Denak EHan eta etxean nahi ditugu !
Mirari


- 


