Barnealdea zuritu eta gero, Lapurdiko kostara heldu da berriz elurra
Elurra mara mara egin du, goiz huntan, Iparraldeko txoko frangotan. Hala nola, Kanbo aldera elurra ari du, eta kostara etorriaz, Donibane-Lohizune eta Hendaiako eskualdetan elur malutek karrika eta lorategiak zurutu dituzte. Barnealdean, Ainiza kasu, aste hasieran elurra ikusi zuten janeko. Bailara batetik bestera aldaketa handiak badira ere, gaur elur giroa nagusitzen da Ipar Euskal Herrian.
Zeru grisa eta pizua. Atzokoan baino tenperatura epelagoa. - 4 graduko tenperaturak neurtu ziren atzo Ipar Euskal Herrian. Gaur, alta, 0 eta grado batto arteko tenperaturak ditugu.
Elurrak barnealdea bisitatu zuen janeko astelehen eta asteartean. Horren lekuko lerro hauekin batera ikus dezakezuen argazkia. Luhuson harturiko irudia da. Eskualde horretan goiz honetan berriz bota du elurra.
Elur malutak goizetik jautsi dira Lapurdin. Donibane-Lohizune eta Hendaiako kantonamenduetan goizeko 09.00etatik etengabe elurra ari du. Lapurdiko hiriburuan ere tarteka elurra ari du.
Aurreikusoenek dioetenez, ongorengo orenatan hotz eginen du bazter guzietan eta tarteka elurra jausiko da. Bereziki Kantauri itsaso aldera. Gauean izotza edo hormaren txanda helduko omen da.





