Bart gauean Ordizian atzemandako zuloa miatzen hasi da Ertzaintza
Bart gauean ustez ETAK erabiltzen zuen zuloa atzeman dute Ordizian (Gipuzkoan). Berant aurkitu zuten armen gordelekua eta horregaitik gaur goiz arte Ertzaintza ez da horren miaketarekin hasi. Iduriz herritar batek atzeman zuen bidoi bat eta Ertzaintzari horren berri eman zion.
Ordizian (Gipuzkoan), baso gune batean, pertsona batek bidoi bat atzeman zuen bart gauean eta Ertzaintzari abisua eman ondoan, Poliziak ingurua itxi zuen.
Gaur goizean goizetik Ertzaintzaren agenteak han dira. Espainiako hedabideek zabalduriko berrien arabera, zuloan arma labur zoin luze eta munizioa atzeman dituzte, baita Meka motako roketak jaurtitzeko tutua ere.





