Batasuna: "Aieten ginen erakunde guztion artean adostu beharko dugu non, nola eta noiz bildu"
Xabi Larralde eta Jean François Lefort Batasunako ordezkariek Estatu frantsesari, lekuko agintari politiko eta sozialei eta euskal gizarteari dei egin diete konponbidearen prozesuan parte hartzeko. Estatu frantsesa gatazkaren eragile zuzena izan dela gogorarazi dute, eta, beraz, "soluzioaren parte" dela azpimarratu. Ildo beretik, Europe Ecologie alderdiak prentsa-oharra zabaldu duespaniar eta frantziar estatuei "gaurdanik elkarrizketarekin bere engaiamendua agertzeko" eskatuz. Alta, PCFk "indar demokratikoen garaipen handia" goraipatu du.( Irakurri ere: Konponbidearen aldeko bidean, urratsa garrantzitsua Bilbon ). ( Iritzia: "Gatazkaren behin betiko konponbidea eraiki dezagun ).
Parisen parte hartzea bi mailatan kokatu zuten Batasunako ordezkariek: oinarrizko eskubideekiko errespetu gabezian eta berezko instituzioaren aldarrikapenaren gainean erabakitzeko eskubidearen ukazioan. "Auzia konponduko da Parisek Iparraldeko gehiengoaren nahia aintzat hartuko duelarik", nabarmendu zuen Larraldek.
Iparraldeko eragile politikoei eta gizarte mailakoei, berriz, "akordio dinamika" batean sartzea eta Ipar Euskal Herriko politika instituzionalaren geroaz eztabaidatzeko elkarrizketetan parte hartzera dei egin zieten Larraldek eta Lefortek. Parisek esparru horretan hartuko diren erabakiak errespetatzeko konpromisoa hartu beharko lukeela gaineratu zuten.
Akordio dinamika horren finkatzea oraindik zehazteko dago, baina Batasunako kideek argi utzi zuten prozesu horren finkapenean indar abertzaleen erantzukizun bera dutela gainerako alderdi guztiek. Joan den astelehenean Donostiako Nazioarteko Konferentzian Iparraldeko ordezkari askok parte hartu zutela nabarmendu zuten horrekin. "Bertan ginen erakunde guztion artean adostu beharko dugu non, nola eta noiz bildu beharko dugun", gehitu zuten bi ordezkariek.
Azkenik, euskal gizarteari dei egin zioten prozesuaren subjektu izan behar duela azpimarratuz.
Beste eragileen iritziak
Bestalde, Europe Ecologie alderdiak prentsa-oharra zabaldu zuen, iragan larunbatean, ETAren erabakia txalotu eta espaniar eta frantziar estatuei "gaurdanik elkarrizketarekin bere engaiamendua agertzeko" eskatu die.
Alta, PCFk "indar demokratikoen garaipen handia" ospatu du. Agiri batean PCFk adierazi duenez, alderdi honek espero du "estatu zuzenbidea" garaituko dela Euskal Herrian "haibeste kalte egin duen terrorismoaren aitzinean".
ELB sindikatuak "ETAk egin duen urratsa biziki berri ontzat" hartu ondoren "orai estatu frantziar eta espainolek ez dute gehiago estakururik. Indar politikoa guziek urratsak egin behar dituzte bakea finkatzeko" adierazi du.
"Euskal problema beti hor da, ETA gelditurik ere. "Euskal Herria badela onartu behar dute bi estadoek. Euskal populuak bere geroa berma dezan, baldintzak sortu behar dituzte estadoek" adierazi du sindiktuak.
Komentarioak
xiburu
2011-10-25
Eta ber momentuan iparraldeko ostatu kasik guztietan eta karriketan frantximentak euren selekzionea goratzen ari ziren errugbiko koparen kari.Hori da hemen dagoen errealitatea, eta abertzale mugimendua zertan? Bertze aldera begira batzuk, inkestak egiten orain, ilusioneaz hitz eta pitz,... eta bertze batzuk,...bertze batzuk frantziak irabaztearen alde.Hemengo lehen afera deskolonizazio prozesu bat hastea da eta hori noski ez da Pierre Joxeren eskutik etorriko!


- 

