Gamere-Zihigako eskolaren itxiera berretsi dute
Bilera garrantsitzuak izanen dira asteko hastapena honetan Pauen. Atzo, batzorde teknikoak aurreikusten ziren postu murrizketa nagusiak berretsi zituen. Hartara, Gamere-Zihigako eskola itxiko dute. Horrek haserre bizia sortu du Xiberoko herrixkan. Bestalde, ume elbarrituei laguntzeko postu bat kendu dute Baionako Jules Ferry ikastetxean.
Batzorde teknikoak 25lanpostu murrizteko asmoa agertu du, atzo arratsean, Pauen buruturiko bileran. Hezkutza arduradunak eta sindikatuetako arduradunak elkartu dira bertan. Gaur departamenduko batzordeak aztertuko du "eskola karta", bertan hautetsiak ordezkatuta direlarik.
Euskal Herriko ikastetxeri dagokionez "eskola karta"k aurreikusten ziren berri txarrak baieztatu ditu. Batez ere, Xiberoan, non Gamere-Zihigako eskolan dagoen erakasle postu bakarra kenduko dute. Horrek zentroaren itxiera ekarriko duelarik. Egoera horren aitzinean bere arrangura agertu dute burasoek, eta baita auzapezak ere. Atzoko berria ezagutu bezain fite Atharratzeko kontselari orokorra den Mixel Arhancet erabakia salatu eta "eskola hori ez dut hiltze utziko" gaineratu zuen.
Bestalde, Baionako Jules Ferry eskolako gurasoak kexu dira. Ikastetxean ikasle elbarrituak laguntzeko izanen den lanpostua kenduko dute. Burasoek erran duenez, hautu horren "integrazioa ahalegina kinka larrian uzten du eta elkartasunaren oinarriaren aurka doa".
Baionako Malegary eta Hendaiako Lissardy eskoletako arduradunen zantza gehiago izan dute. Finean, bi ikastetxe horietan aurreikusten ziren lanpostu murrizketa ez baitira gauzatuko.
Donibane-Lohizuneko Haize Errotan eta Hendaiako Hondartza auzoko eskolan gauzak ez dira oraino batere argi. Horregatik, gaur gurasoek mobilizazio berriak eginen dituzte. Lehen eskolanm espreski, gurasoek eskola okupatu dute.
Batzorde teknikoaren beliberoa aztertzeko gaur departamenduko batzordea elkartuko da. Hezkuntzako arduradunek marrazturiko "eskola karta"ren aurrean gurasoek bere kezka agertu zuten atzo goizean Ikuskaritzaren bulegoaren atarian, eta gaur protesta berriak deituak dira.
Bestalde, gogoratu behar da joan den ostegunetik aitzin eskolen okupazioak burutu dituztela burasoek, Xiberoan bereziki, eskola publikoaren defentsan.
Lehenengo bi okupazioak Xiberoan gauzatu ziren, joan zen ostegunean Gamere-Zihiga eta Barkoxeko eskolak okupatu zituztelarik. Biharamunean, aldiz, Hendaiako Lissardy eskolan okupazioa burutu zuten gurasoek.





