Betoizko plakak ezarri dituzte AHTren trenbidean, Baionako iparraldean

Argitaratua: 2009-01-14 12:07:32

Paris eta Hendaia arteko ibilbidea eginen duen Abiadura Handiko Trenaren bidean ezustekoa izan da bart gauean. Ordu laurden batez zerbitzua moztua izan da SNCFko langileek trenbidean ziren betoizko plakak erretiratzen zituzten bitartean. Landesetako Ondres herriaren parean gertatu da ezbeharra, trenaren aitzineko partea kolpatua izan delarik. Inor ez da zauritu. Tren konpainiak plenta ezarri du.

Baionako iparraldean kokatzen den Landesetako herri parean gertatu da istripua. Izan ere, inor ez da zauritua suertatu eta hamabost bat minutu berantago trena berriz abiatu da.

Trenaren aitzineko partea kaskatua besterik ez da izan, SNCFko iturriek gaur goizean argitu dutenez. Hendaiara doan bidea arakatu ondoren, bidea garbi zela berretsi eta berehala AHT-ak (TGV) berriro bidea hartu du gaueko 21.15ak aldera. Finean, ordu laurden baten gibelaldiaz heldu dira bidaiariak Hendaiako helmugara.

SNCF-eko bulegoak plenta pausatu du. Lehen aztarnen arabera, istripua eragin dituzte zementuzko plaka horiek «nahita pausatuak izan dira». Izan ere, Landeseko Akizeko (Dax) auzitegiak eramanen du inkesta nolatan gertatu den ezbeharra argitzeko.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi