Bi pertsona hil dira trenak harrapatuta Mugerren

Argitaratua: 2010-03-16 15:43:40

Istripua gertatu den tren pasaia. Argazkia Gaizka IROZ.

Goizeko hamarrak laurden gutxitan Mugerreko trenbide pasaia batean bi pertsona hil dire bere autoa merkantzia tren batek harrapatu ondoren. Herrian oso ezagunak ziren Jacqueline eta Louis Cabanne dira hildakoak eta hirorogeita hamar urte inguru zituzten. Trenak hirurehun metrora pusatu du autoa baina, hala ere, ez da trenbidetik atera. Baiona eta Paue arteko trafikoan atzerapenak izanen dira arratsaldeko seiak arte. Trafikoa Akizetik desbideratu dute.

Mugerreko portutik hurbil den tren pasaian gertatu da ezbeharra. Lekukoen arabera pasaia debekatzen duten langak ireki eta gero departamentuko inmatrikulazio plaka zuen Peugeot autoa trenbidea zeharkatzen hasi da.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko eramaten ari den ikerketaren lehen datuen arabera zuhurtziarik gabeko jokabidearen ondoren gertatu da. Dirudienez jeitsiak ziren langak sahiesten saiatu da auto gidaria. Talkaren ondorioz, trenak hirurehun metroz barreiatu du autoa. Ibilgailuan ziren bi adineko jendeak mementuan hil dira.

Mugerreko tren pasaia hori automatizatua da eta suhiltzaileen arabera ez da arriskutsua bezala kontsideratzen den horietakoa. Istripuan parte hartu duen merkantzia trenak petroleo gordina zeraman.

Istripuaren ondorioz, Baiona eta Paue arteko trafikoa gelditu egin da. Horren eraginez merkantzia eta bidaiarien trenek 30-40 minutoko atzerapenak pairatzen dituzte. Arratseko 18.00ak arte ez da egoera normala izanen.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi