Biarritzeko UMP alderdiaren egoitza erasotua izan da gaur gauean
UMP alderdiak Biarritzen duen egoitza egonkorra "etxeko erregailu" batekin erasotua izan da gau honetan. Erasoaren ondorioz egoitzako berina kaltetua izan da. Hauteskunde garaian bete-betean gaudela oroitu du Biarritzeko hautetsia eta UMPko bozeramailea den Max Brissonek, erasoa gaitzesteko zabaldu duen agirian.
Gau honetan UMPko egoitzaren berrina hondatu duen erasoa salatzeko komunikatua igorri du Max Brissonek. «Fermuki gaitzesten dugu ekintza onartezin hau, kalte askoz handiagoak sortzen ahal zituen eta horregatik poliziak atentatu saiakera hau egin duten pertsonak atzemanen dituela espero dugu».
Eskuadetao Hauteskunden bi itzulien arteko astean eta "kanpaina bete betean" gertatu dela erasoa nabarmendu du Ipar Euskal Herriko UMPko bozeramaileak: «Praktika bortitz hauek demokrazia batean erabiliak ezin direla izan oroitarazi nahi dugu, iritzi guztiak askatasunez adierazteko aukera dagoenean».





