Bigarren etxebizitza bati eraso egin diote Angelun
Argitaratua: 2009-02-25 23:04:51
Irrintzi taldearen izenean mintzatu den pertsona batek deitu die suhiltzaileei Angelu herriaren hiru toki ezberdinetan bonbak lehertuko zirela erranez. Deia 4.30etan pasatu da. Cretes etorbidean gertatutako eztandak kalte tipiak eragin ditu bigarren etxebizitza baten atarian.
Cretes etorbidearen bigarren etxebizitaren aitzinean ezarritako lehergailuak garajearen atea belztu du, suhiltzaileek azaldu dutenez.
Beste bi lehergailuak Turismo Bulegoan eta Txibertako auzoan ezarri dituzte. Angeluko auzapeza den Jean Ezpilondo eztanda gertatu den tokira hurbildu da.
Eguberri bezperan ere
Hauek ez dira Angelun higiezinen espekulazioa salatzeko eginen diren lehen erasoak. Hartara, eguberri bezperan higiezinen bulego baten aitzin etxeko lehergailua ezarri zuten.Egun hartan, "Euskal Herria ez da salgai" leloa margoturik azaldu zen "Guy Hoquet" agentziako paretan. Kalteak oso handiak izanik, agentziako jabeak ez du berriz bulegoa ideki.
Gisa berako beste eraso bat gertatu zen iazko irailean. Orduan jatorriz ingelesak diren bizilagun batzuen etxebizitza kaltetua izan zen.
Gisa berako beste eraso bat gertatu zen iazko irailean. Orduan jatorriz ingelesak diren bizilagun batzuen etxebizitza kaltetua izan zen.




