Bozka Bove blog berria sarean Europe Ecologie hautagaitza sustengatzeko
Bozka Bove du izena blog berriak. Heldu den ekainaren 7an bururuko diren bozketarako sortua, Jose Bove laborariaren argazkia eta Menane Oxandabaratz ABren hautagaiaren portreta bata bestearen ondoan agertzen ditu. Bir maneran, Europe Ecologie zerrenda sustengatzeko aukera emanen du eta 14 bat lagunek bat egin dute blogaren bidez ABk zein EAk babesten duten hautagaitzarekin.
Menane Oxandabaratz izanen da Abertzaleen Batasunak aipaturiko hautagaitzan aurkezten duen ordezkari nagusia. Jose Bove (Talence herria sortua) izanen da zerrendaburua. Laborari ezagunaren ondoan Oxandabaratz hautagai euskaldunaren portreta aurkitu daiteke blogaren sarreran.
Europako bozketarako zenbat egun gelditzen diren zenbatzearekin batera, blog berrian Europe Ecologie taldearen proposamenak eta prentsako bilduma ezarri dute. Gisa beran, hautagaitza horrekin bat egiteko parada emanez, petiozionea saru dute. Astelehen goizean begiratu diogu blog horri, eta 14 bat herritarrek bat egin dute jadanik Europe Ecologie-kin.
Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon hautes-barruti zabalean aintzat harturik, bere kanpainiaren hasiera Okzitaniako Tolosan abiatu zuen, badira bi aste, aipaturiko hautagaitzak.
Irakur ere: Menane Oxandabaratz ABren hautagaia Europe Ecologie zerrenda barruan




