Cadeko ordezkariek agerian utzi dutenez, lur zundaketak abiatzeko "prozedura lotsagarria" baliatu dute

Argitaratua: 2010-11-25 11:31:49

Abiadura Handiko Trenaren aurka diren taldeak biltzen dituen Cade kolektiboak prentsaurrekoa eman du heldu den abenduaren 11ean Baionan izanen den manifestazioari buruz eta, orohar, egitasmoaren azken berriak pasatzeko. Hartara, lur zundaketen karietara, bide ofizialetik pasatu gabe "hunkituak diren jendeengan burutu presioak" agerian utzi ditu Cadek. Azpimarratzekoa da desmartxa hori oztopatzeko nahian Uztaritze eta Urruņako herriko etxeek harturiko erabakia, alegia lur zundaketaz arduratzen den enpresaren kamioen pasatzea galeraziz.

Cadek eta ATTAC elkarteek atzo Baionako Lan Burtsan eginiko biltzarrean 200 lagun bildu ziren. 2008. urteaz geroztik, aipatua den Baionako geltoki intermodalaren gainean dituzten azken datuak eman dituzten bilkurako antolatzaileek.

St Izpiritu auzoan gertatu hainbat higuiezin erosketen berriak "kezkaturik" hartzen dituztela adierazi dute. AHT proiektuarekin lotzen dituzte sal-erosketa horiek maila handiko etxebizitzak egiteko "espekulazio operazioaren parte" litzatekeela uste dute Abiadura Handiko Trenbiaren aurka diren militanteek.

Bestalde, heldu den abenduaren 11ean "baliagarriak ez diren egitasmoaren aurkako eguna" deitua da Europa mailean. Hartara, egungo trenbideen arramoldatzea eta abiadura handiko proiektu suntsitzaileen baztertzea aldarrikatuko dute toki ezberdinetan: Italian, Alemanian, Frantziako eskualde ezberdinetan, eta baita Euskal Herrian ere. Hendaiako Xartaren izpituarekin lotzen den protesta egunak Baionako mobilizazioan izanen du isla. ( Protesta egunaren karietara xehetasun guziak webgune honetan atxemanen dituzue ).

AHTren aurkako manifestapena prestatzeko bidean herri ezberdinetan biltzarrak antolatu ditu Cadek. Ostiral huntan bi hitzordu izanen dira bata Donapaleun eta bestea Azkainen (20.00, Kiroleta).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi