Comete sareari buruzko dokumentala asteazkenean emanen dute FR3 Aquitaine telebista katean

Argitaratua: 2011-10-04 14:35:38

Enara Goikoetxeak eta Iurre Telleriak zuzendutako "Azken Urratsa" (Le dernier passage-El ultimo paso-The Last passage) Comete sareari buruz eginiko dokumentala Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri dute. Filma horren aurre-aurkezpena emanaldi pribatu baten bidez burutu zen Baionako Antzokian ihes-lerroaren beteranoak eta  Comete Sarearen Lagunak elkartearen kideen presentzian. Comète sarea sortu zenetik 70 betetzen direla-eta, euskal mugalariek eginiko lana nabarmentzera datorren dokumentala urriak 5ean, asteazkenez, emanen dute FR3 Aquitaine telebista katea. Domaia ordutegia: 23.50etan pasatuko baitute!

"Azken Urratsa-Le dernier Passage-El ultimo paso-The last passage" Enara Goikoetxea eta Iurre Telleriak sinatutako dokumentalak oso gutxi ezagutzen den Bigarren Mundu Gerrako gertakizuna kontatzen du: Comete Sarea ihes-lerroak eginiko lana.


Estatu frantseseko, Belgikako eta Euskal Herriko boluntarioek sortu zuten sarea, etsaien mugen atzean hondoratutako pilotu aliatuak naziek okupatutako lurralde frantsesetik ateratzeko.

Pertsona horien ahalegin ausartari esker, 700 abiatzaile baino gehiago atera zituzten. Hortaz gain milaka eta milaka herritar soil Pirinioak zeharkatzen lagundu zituzten euskal mugalariek.

Hain zuzen ere aurten sare hori sortu zenetik 70. urtemuga ospatzen da aurten. Data garrantzitsu hori markatzeko hainbat ekimen antolatuak dira Euskal Herrian.

Askatasunaren bidea
Ziburutik hasi eta  Orereta artea askatasunaren ibilbidea berregin zuten hamarnaka lagunek iragan irailean. Zeharkaldi horren baitan, Edouard eta Cypriene Dassie-ren hilobiaren aitzinean eta baita Angeluko "Villa Voisin"-en harrera ekitaldian burutu zituzten.

Era berean, lore eskeintza egin dute Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxea hilobietan Sokoako hilerrian eta baita Frantxia Usandizagaren aldeko ekitaldia hildakoen oroigarrian Urruña.

Ondoren, Ibiltariak Bidegainberri baserrian elkartu dira non Frantxia Usandizaga eta Juan Larburu atxilotu zituzten. Martxa Bidasoaldera abiatu da ondoren Bidasoa ibaia zeharkatzeko San Miguel aldetik.
Gipuzkoan, Oiartzungo Sarobe baserrian ekitaldi tipia burutuz amaitu da zeharkaldia.
Bestalde, sareko lagunek 70. urtemuga aitzat hartuko dute urriaren 22 eta 23an Bruselan egiten duten bileran. Iroimenaren aldeko praktikarekin segituz, asteazken huntan "Le dernier passage" dokumentala emanen dute proiektuaren partaide den France 3 Aquitaine kate telebistan. ( FR3 Aquitaine, azaroak 5ean, 23.50etan).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi