D3M plataformak 17.000 sinaduraren bilketa hasi du heldu den martxoan izanen diren bozketan izaiteko
Gaurdanik bozketan izaiteko behar dituzten 17.000 sinadura jasotzen hasiko direla jakinarazten du Demokrazia 3 Milio plataformak. Larunbat honetan aurkeztu dute Bilbon ekimen politiko berria. D3M Jende abertzale eta ezkertiarra ordezkatu nahi du plataforma herritar gisa heldu den martxoaren 1ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izanen diren hauteskundeetan.
Demokrazia 3 Milio. Horixe da larunbatgoizean Bizkaiko hiriburuan aurkeztu den ekimenaren izena. Hamarnaka jende, militante abertzale eta ezkertiar ezagunak, izan dira agerraldian.
Bertan azaldu dutenez, bere xedea da heldu den martxoaren 1ean izanen den bozketetan independentisten ideiak present izaitea. Horretarako, gaurdanik sinadura bilketa abiatuko dute, plataforma herritar gisa hautagaiak aurkeztu ahal izaiteko.
"Bere buruan" plataformak bultzatzen duen ekimena legetik kanpo geratzea ez dela sartzen adierazi du prentsaurrekoan Amparo Lasheras kazetari arabarrak. Alta, PSOEko iturriek azaldu dutenez, Guardia Zibila eta Espainiako Polizia berehala hasiko dira ikertzen egitasmoaren sustatzaileak "alderdi ilegalizatuekin harremana ote duten argitzeko".
Ondorengo lerrootan, herri plataformak zabaldu duen web gunean ekimen politiko berri honi buruz eginen duen aurkezpena jasotzen dugu. Hitzez-hitz:
"Larunbat honetan Bilbon aurkeztu dugu Demokrazia 3 Milioi, D3M, herri plataforma, hurrengo hauteskundeei begira espazio independentista eta aurrerakoia eratzeko xedez.
Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hautagaitza aurkezteko 17.000 sinadura beharko ditugunez, gaurdanik herri guztietako udaletxe eta zenbait notaria sinadurak jasotzeko irekiak izango dira".





