«Dena eginen dugu, Jon, azkena izan zaitezen, dena eginen dugu zor diguten egia eman diezaguten»

Argitaratua: 2010-07-23 18:39:18

«Dena, dena eginen dugu Jon, azkena izan zaitezen. Dena eginen dugu, Popo, Pertur, Naparra eta zu ez zaitezten ahantziak izan, dena eginen dugu zor diguten egia eman diezaguten». Hitz horiekin laburbildu ditu Askatasuneko ordezkariak, Ziburuko beilategian bildutako ehunka lagunen aitzinean, Jon Anzaren auzia argitzeko ezker abertzaleak harturiko engaiamendu irmoa. Badira urtebete pasatxo desagertu zen euskal militantearen gorpua ostiral arratsean iritsi da, azkenik, Euskal Herria. Gaur, larunbatean, omenaldia eginen diote Ziburun. ( Beilategian eginiko ekitaldiaren argazki bilduma eta hitz-hartzearen soinua )

Maite UBIRIA | ZIBURU
Joan den martxoaren 11ean Tolosako morgean agertu zen ETAko militantearen gorpua Euskal Herrian da janeko. Ostiralea, goizeko 11etan abiatu da Jon Anzaren gorpua ekarri duen furgoia, eta arratseko 15.30ak aldera Ziburuko beilategira arribatu da. Aitzinetik bertan bilduak ziren herritarrek ikurriñekin pasabidea zabaldu diote furgoiari eta Jon Anzaren aldeko lehen oihuak entzun dira.

Jon Anzaren anaia, Koldok, eta Jean-François Lefort Lofek, Jon Anza kolektiboaren kideak, besteak beste, hil-kutxa sartu dute beilategian. Isiltasun izugarria egin da mementu horretan eta ikurriñak zeramatzaten herritar anitzen begiak busti dira.

Zerraldoaren atzetik familiarrak sartu dira. Maria Luixa, Koldo, Anabel, Maixo... Anzaren gertukoek besarkadak eta dolumin keinuak jaso dituzte. Beraie zuzendu da ekitaldian hitza hartu duen Askatasuneko ordezkariak. «Egoera jasangaitza bizi duzue. Bihotzetik, gure maitasun eta adiskidetasunik zintzoena eta era berean gure eskerrik beroena erakusten duzuen duintasuna, determinazioa, kuraia, paragabeak bait dira». Beraien aurrean, «hor izan gira, hor gira, eta hor izanen gira egiaren bila gure indar guziekin», adierazi du.

Jarraitu duenez, «zehaztasun guziak ez izanik ere, badakigu zer gertatu zaizun, Jon. Eta azken hilabeteetan, ipar zein hego Euskal Herrian ematen diren bahiketa ezberdinek, gertatu zaizunaren segurtamena ematen digute».

Alliot-Marie eta Rubalcaba, Sarkozy eta Zapatero aipatu ditu Jon Anzaren heriotzaren erantzule gisa. «Alliot-Marie, bai, berak arautu baitu guardia zibilen inpunitatea eta familiarekiko erakutsi duen mespetxuak begi bistan uzten digu bere ardura» azaldu du.

Anzaren heriotzak senideak, lagunak eta militanteak sakonki hunkitu dituela agerian utzi du hizlariak, eta horiek guziek sentitzen duten «mina eta amorrua» izan du aipagai. Ekitaldian zehar hizlariak aipatu sentimendu horiek eta beste batzuk bildu dira.

Herri hau eraikitzen ari den geroaren beldur dira !
Jendearen begietan, aurpegietan, keinuetan sumatzen ziren tristura, amorroa, kemena... Edonola ere, beilategira hurbildu direnak Anza familia izan dute eredu, duintasuna eta konpromisoa erakutsiz.

«Anitz gira gaur eta gehiago izanen gira bihar, Jon, zure omenaldian. Egia eta askatasuna maite ditugunok. Zu bezala azken denboran bahituak izan direnak. Baina ere bai ikusten ez diren presoak, iheslariak, baita borrokako bidean desagertuak eta hildako guziak» nabarmendu du hizlariak.

Uztailak 24an, larunbatarekin, arratsaldeko 5etan, omenaldia eskeiniko diote euskal militanteari Ziburuko plazan. Euskal Herriko jendarteari “Jon, agur eta ohore gudari” lemapean burutuko den ekimenean parte hartzeko deia zabaldu du ezker abertzaleak.

Ezker abertzaleak Anza auzian harturiko engaiamendua agerian utziko du omenaldi horretan. «Konpromezuen beldur dira, herri hau eraikitzen ari den proiektuaren beldur dira, gure geroaren beldur dira... Baina dena, dena eginen dugu Jon, azkena izan zaitezen. Dena eginen dugu zor diguten egia eman diezaguten» oharrarazi dute janeko Donostiako preso ohiaren gorpuaren aitzinean.

Irakurri ere : <!-- /* Font Definitions */ @font-face {font-family:"Cambria Math"; panose-1:2 4 5 3 5 4 6 3 2 4; mso-font-charset:1; mso-generic-font-family:roman; mso-font-format:other; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:0 0 0 0 0 0;} @font-face {font-family:Calibri; panose-1:2 15 5 2 2 2 4 3 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:swiss; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-1610611985 1073750139 0 0 159 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-unhide:no; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:10.0pt; margin-left:0cm; line-height:115%; mso-pagination:widow-orphan; font-size:11.0pt; font-family:"Calibri","sans-serif"; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:Calibri; mso-fareast-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi; mso-fareast-language:EN-US;} .MsoChpDefault {mso-style-type:export-only; mso-default-props:yes; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:Calibri; mso-fareast-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi; mso-fareast-language:EN-US;} .MsoPapDefault {mso-style-type:export-only; margin-bottom:10.0pt; line-height:115%;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->
Anzari lehen harrera egin diote Ziburun familia eta adiskideen beroan ( Berria egunkaria )
Duintasuna eta konpromisoa, saminaren eta amorruaren gainetik ( Gara egunkaria )
<!-- /* Font Definitions */ @font-face {font-family:"Cambria Math"; panose-1:2 4 5 3 5 4 6 3 2 4; mso-font-charset:1; mso-generic-font-family:roman; mso-font-format:other; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:0 0 0 0 0 0;} @font-face {font-family:Calibri; panose-1:2 15 5 2 2 2 4 3 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:swiss; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-1610611985 1073750139 0 0 159 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-unhide:no; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:10.0pt; margin-left:0cm; line-height:115%; mso-pagination:widow-orphan; font-size:11.0pt; font-family:"Calibri","sans-serif"; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:Calibri; mso-fareast-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi; mso-fareast-language:EN-US;} .MsoChpDefault {mso-style-type:export-only; mso-default-props:yes; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:Calibri; mso-fareast-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi; mso-fareast-language:EN-US;} .MsoPapDefault {mso-style-type:export-only; margin-bottom:10.0pt; line-height:115%;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Javi

2010-07-23

Ekitaldia, merezi zuen bezain hunkigarria....
Bihar, denak Ziburura. Momentu latz hauetan elkarturik gaudela eta indar bat osatzen dugula erakutsi behar dugu.
Agur ta ohore, Jon !

icon

ANTTON

2010-07-24

Zure bizia Herri honentzat eman duzulako.
AGUR ETA OHORE,JON!

Komentarioa idatzi