«Euskal Herria ez da salgai» dinamika baitan lau golfen kontrako erasoak aldarrikatu dituzte
«Euskal Herria ez da salgai» dinamika baitan lau golfen kontra burutu ekintzak aldarrikatuak izan dira goiz huntan. Besteak beste Euskal Irratiak, France Bleu edo-ta "Le Journal du Pays Basque" komunikabideetara igorritako agirian irakurtzen ahal denez, «golfak Parisetik Ipar Euskal Herriari manatzen zaion lur kudeaketaren parte dira». «Hasitako lana» segituko dutela iragarri eta «borrokara sartzeko gogoa duten guzieri» dei berezia zabaltzen da kazeta.infok osorik eskeintzen dizuen agiri horretan.
Aitzurrekin kaltetuak izan diren Angeluko Xiberta (Maiatzaren 13an), Arrangoitzeko (Maiatzaren 28an), Donibane Lohizuneko Xantako eta Ziburuko golfak (Uztailaren 29an) aldarrikatuak izan dira, besteak beste, Irulegiko Irratira igorritako agiri horretan. Arrangoitzekoa golfeko jabeek eta gendarmeriak gertakariaren berri ez zabaltzearen hautua egin dutela adierazten du agirian.
«Euskal Herria ez da salgai» lema baliatuz, burutu ekintzen erreakzioak aipatzen dira, lehenik eta behin, agiri horretan. Bereziki, golfak lekuko ekonomiaren motore eta enplegu sortzaile direla erraten dutenei kritika zorrotza zuzentzen zaie agirian.
« (....) Enpleguak dauden bitartean (naiz batzu prekarioak izan), dena aizu da : laborarien eremuak kentzea, amalurra izorratzea... Lekuko ekonomiari benetan mesede egin nahi badiote, golfetako arduradunek zergaitik ez dituzte beren lurrak probetxuzko iharduenetan hedatzen? » adieratzen du idatziak.
"Golfak ez dira turismoari hain lotuak eta euskaldunen arima bera direla» defendatzen dutenei, «arazoa ez dela bertakoa edo turista izatea, baina Ipar Euskal Herria nork eta zertarako erabiltzen duen ikustea» azaltzen da gutunean.
«Maleruski Lapurdi aspaldian turismoaren monokulturaren menpe da. Angelutik Hendaiaraino bitartean, guttienez zortzi golf zenbatzen ditugu. Denak ez dira hein berekoak, baina handienak Parisetik Ipar Euskal Herriari manatzen zaion lur kudeaketaren parte dira: aisialdirako behar diren azpiegitura guziez hornitu lurralde bat, populu exotiko eta morroin batekin » segitzen du agiriak.
Horrez gain, «Arrangoitzeko eta Basusarriko golfek belarguneen bazterrean garatzen dituzten proiektu handiak, bigarren etxebizitzekin, ikaragarrizko prezioa duten etxeekin eta turistendako erresidenteekin proiektu handiekin, lur eta etxeen prezioen emendaketan zuzenki parte hartzen dutela » aipatzen duelarik.
Borrokatzeko deia
Duel zonbait urtetik hunat «Euskal Herria ez da salgai» dinamika abian dela gogoratzearekin batera, «borroka tresna desberdinen bidez edozer gauzaren onartzeko prest ez dira » ohartarazten dute idatzia eskribatu dutenek. «Zorionez, hemen, kortsikan bezala, talde politiko, sozial eta armatuek (...) lanari ekin diote azken hamarkadetan, espekulazioari eta nortasunan desagerketari aurre eginez. Gure herriaren geroa eta kudeaketa jaunttoen esku utzi bagenu, zer litzateke gaur Euskal Herria ? » gaineratzen da agirian.
Dinamika hori «atxiloketak eta frogarik gabeko presondegiratzeak burutuz» ez dela geldituko ohartarazi eta zabaldurik den borroka bide horrekin bat egiteko «gogoa duten guzieri» deia zabaltzen da agirian. "Lotu borrokari", "lurra defenda dezagun", eta "Euskal Herria ez da salgai" leloekin bukatzen da agiria.
Komentarioak
anonimoa
2009-08-04
konfliktu honen erantzunkizuna estatu espainol ta frantsesak dute. Ukatzen digute gure ezinbesteko eskubidea : autodeterminazio ta askatasuna eskubidea. Konfliktu honen amaiera ez du ETAk emanen baizik eta negoziazio prozesu bat nun ETAk aldarikatzen dituen funtsezko aldarikapenak , hau da independentzia eta sozialismoa, errespetatuak izanen diren. Aski da errua beti borroka armatuari ematea eta bilatu egiazko bake bat ! NUN DA JON ??????????????????


- 


