Egia aurkitu arte mobilizazioak egiten segituko dutela erran eta astelehenean Toulousera joaiteko deia egin dute

Argitaratua: 2010-03-13 22:39:41

Amnistiaren aldeko Mugimenduak, Jon Anzaren familiak, lankideeek eta abokatuek, Nun da Jon kolektiboko kideeek eta beste hainbat jendek agerraldia burutu dute, larunbat goizean, Baionan. Bertan euskal militantea «bahitu, torturatu eta hil egin zutela» adierazi dute. Igandean Donostian eginen den manifestazioan parte hartzeko deitzeaz gain, heldu den astelehenean Toulosera joaiteko ere deia zabaldu dute.

Jon Anza abokatuak azaldu duenez, Ahetzen bizi zen militantea desagertu zenetik «bere familiak, ingurukoek eta ezker abertzalekoek genuek hipotesia baieztatu da». Ondoren, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakoa erredutzat jo ditu.

Astelehenean eginen diote autopsia Jon Anza zenaren gorpuari Okzitaniako Tolosan. Familiak konfiantzako medikua bertan izaitea eskatu du. Ostiralean, Baionako prokuradoreak, Anne Kayanakisek prozedurak ez zuela hori onartzen eran bazuen ere, Anzatarren abokatuek, legezkoa delakoan, eskaera berretsi dute.

Tolosara joaiteko, astelehenean, 7:30erako Muret-eko autobideko ordainlekuan azaltzeko gomita luzatu diete herritarerei. Baionan 4:30ean jarri dute hitzordua, San Andres plazan.

Konfiantzako medikua ez bada presente autopsia egiteko mementuan horren emaitzak ez dituztela onartuko oharrarazi dute agerraldiaren berri emaitera Baionako Napoleon gelan bildutako hamarnada kazetarien aitzinean.

Bihar, aratseko 17.00etan, manifestazioa eginen dute Donostian. Bestalde, Nun da Jon? plataformak apirilaren 17rako deituta duen manifestazioa eutsi dio. Kasua argitu arte mobilizazioak egiten segituko dutela azaldu dute. Jon Anza desagertu zenetik lehen urtemuga kari antolatutako martxa hori iragarri zutenean galdera Non da Jon? zen. Oraingoan Non atxiki zuten Jon?, Nork bahitu zuen?...


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi