EH Bairen prentsaurrekoa bertan behera utzi eta Pariseko heriotza kari agiria zabaldu du ABk

Argitaratua: 2010-03-17 17:48:00

Arrats huntan Euskal Herri Bai plataformak prentsaurrekoa aurreikusia zuen joan den igandeko eskualdeko hauteskundeetan koalizioak izandako emaitzak aipatzeko. Izan ere Abertzaleen Batasunak eta Batasunak osatzen duten hautagaitzak agerraldia bertan behera utzi du. Ondoko lerrotan Abertzaleen Batasunak zabalduriko oharra duzue.

ĞEskualdeko kanpaina gertakari dramatiko zenbaitetan bukatzen da. Euskal Herria Bai koalizioak 6 punduren inguruan kanpaina eraman berri du, zeinen artean Euskal Herriko errepresio egoerari lotua baita. Jon Anzaren kasua aipatu du bereziki, eta azken egunetako berriek espainiar poliziaren, eta maila batean ere frantses poliziaren inplikazioaren mamuak agerian uzten dituzte. Salaketa horri bere adosmena mantentzen du AB-k.

Baina gau honetan, frantses polizi bat hil da ustezko ETA-ko militante batzurekiko topaketa baten ondorioz. Gertakariaz xehetasun gehiagorik ezean, ezin da oraindik komentario zehatzagorik egin. Haatik, kasualitatezko gertakari baten baieztapena agertuko balitz ere, ETAren aktibitaterik gabeko egoera batean holakorik gertatzeko aukera gutiago izan zitakeela argi gelditzen da.

ABk argiki dio "euskal gatazkaren" konponbidea bide zibil eta politikoetatik baizik ez dela pasatuko, bereziki jendeartearen bere geroaz erabakitzeko eskubidearen onarpenetik, eta ETAk borroka armatua bertan behera utzi behar duelağ.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi