EHLGk Senpereko Herriko Etxea zoriondu du prefetaren aurkako auzia irabazi duelakoz
EHLGren aurkako auzian bezala, EHLGren Lagunak presente izan dira asteartean Pauen Senpereko Herriko Etxearen ordezkarien ondoan. Gaizka IROZ argazkia.
Senpereko Herriko Etxeak Pirinio Atlantiko departamentuko prefetak ezarritako auzia irabazi du. Euskal Herriko Laborantza Ganbeari 2 000 euroko diru-laguntza emaiteagatik plenta ezarri zuen prefetak Paueko auzitegi administratiboak. Izan ere, jujeak Senpereko Herriko Etxea eta EHLG xuritu ditu eta 1 000 euroko kalte-ordaina ezarri dio Philippe Rey prefetari. EHLGk erabakia txalotu du prentsa-ohar baten bidez.
Paueko Administrazio Auzitegiko lehendakariak atzo eman zuen deliberoan Senpereko Herriko Etxearen aurkako galdea ezeztatu eta Estatua kondenatzen du Senpereko herriari eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarari 1 000 € ordaintzeari.
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen esanetan, «delibero hau biziki interesanta da, izan ere jugeak esplikatzen du Senpereko herriko etxeak aski motibapen emanak dituela bere sos laguntza bozkatzean eta hortaz bere legalitatearen aldetik ez dela dudarik».
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak deliberoa txalotu eta Senpereko Herriko Etxea zoriondu du.
EHLG eta bere lehendakari den Mixel Berhokoirigoien Pauen izandako epaiketaren emaitzaren zai delarik heldu da Senpereko Herriko Etxearen aldeko epamahaia.
Aipamena ez da dohanekoa, auzi nagusi horretan Euskal Herriko Laborantza Ganberari emandako diru-laguntzen karietara galdera anitz pausatu baitzituen jujeak.




