Lasara heldu bezain laster gazte uholdea besta giroan murgildu da

Argitaratua: 2009-04-10 12:59:20

Garazin bururatzen da gaur Gazte Martxa. Atzo Lasara heldu ziren gazte independentistak, eta fite besta giroa sortu zen. Gauean Musikherriaren hitzordua zen, eta giro politarekin segitzeko gogoa nabarmena zen. Euria, elurra... martxa ez da samurra izan baina helmugara heldu da!

Euri tanta batzuk berriro erori badira ere, larunbat arratsetik dagoen jai giroa ez da eten. Musikherriako hainbat taldek jo duten gau hontako jai giroa eta aberri egunera begira gazteek duten irrika erraz suma daiteke Lasara hurbilduz gero. Atzokoa superbibentzia froga bat izan bazen, gaurkoa hura ospatzeko ezin aitzaki hobea da, ehundaka gaztek parte hartu baitute gaurko martxa zatian ere eta orain gustora ari dira festan.

Gaztesareako Informazio Agentziak webgune berezi bat prestatu du martxaren jarraipena egiteko. www.gaztesarea.net/bereziak/gaztemartxa09 helbidean.

Bertan, hainbat eduki eta bitarteko eskainiko dituzte, egunako albiste eta kronikak, argazkiak, audioak... eta abar. Gazte Martxaren jarraipenerako bereziki prestatutako webgunean egunean zehar 24 orduz jarraian argitaratzen joango dira informazioak.

Nafarroa Beherako komunikabideen aldetik sostengu berezia izan du martxak. Hala, Irulegi Irratia eta Euskal Irratiekin elkarlanean arituko da agentzia. Hauxe da Garazin egoitza duen irratiak prestatu duen programazioa:

  • Apirilak 10 (Amaiur-Baigorri): Irratsaio berezia eta eguneko laburpena.
  • Apirilak 11 (Baigorri-Anhauze): audio erreportaia, egunean zehar bildutako materialarekin egindako audio kronika edo albistegia.
  • Apirilak 12 (Anhauze-Garazi): Irratsaio berezia (Aberri Eguna, elgarrizketak, martxaren errepasoa.
Martxaren xehetasun guziak izaiteko: www.lotuindependentziara.net


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi