Ehunka lagun elkartu dira Lapurdiko hiriburuan antolaturiko xenofobiaren aurkako ekimenean

Argitaratua: 2010-09-05 15:58:06

Bob EDME argazkia.

Larunbatean mobilizazioak egin dira Estatu frantziarreko hiri nagusietan Sarkozyk errumariar jatorrizko ijitoak kanporatzeko erabakiaren kontra protesta egiteko. 50 bat elkartek deitu duten mobilizazio horietan ez dira apenas ijitoak azaldu, heldu den irailaren 15ean ekimen propioa burutuko dutelako Parisen. Ehunka lagun elkarretaratu dira Baionan kolektibo horren pairatzen duen mespresua salatzeko.

Alderdi politiko, sindikatu eta giza eskubideen aldeko talde anitzen sostengua zuen Baionan eginiko ekimera. Hala nola PS, Berdeak, PCF eta NPA alderdiek, CGT, CFDT, Solidaires eta FSU sindikatuek, eta Giza Eskubideen Aldeko Liga bezalako gobernuz kanpoko erakundeek sostengatu dute martxan. Bere deialdiari erantzunez, ehunka lagun elkartu dira Baionan larunbat goizean.

Manifestazioa Askatasunaren plazatik abiatu da eta bertan Sarkozyri «nahitara delinkuentziaren eta etorkinen arteko nahasketa egitea» leporatu diote protestaren antolatzaileek.

( Xehetasun gehiago: "Xenofobiaren eta arrazakeriaren gaitzespena karrikan nagusi" izenburupean Aitor Renteria kazetariak "Berria" egunkarian idatziriko kronika )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi