Eider Zuriarrainen aurkako euroaginduari buruzko auziaren emaitza, martxoaren lehenean
Paueko Dei Auzitegiak gaur aztertu du Eider Zuriarrain deustuarren aurkako euroagindu eskaera. Iragan otsailaren 10ean atzeman zuten Baionan. Zuriarrain iragan urtetik Urruņan bizi da. Egun Baionako ikastolan lan egiten du 31 urteko emazteak. Euroaginduaren eskaera iragan astean aztertu behar zuen Paueko auzitegiak, baina auzia gibelatua izan ondoren Zuriarrain aske gelditu zen. Epaitegiak gaur aztertu du Madrilgo Auzitegi Nazionalak igorritako eskaera. Heldu den martxoaren 1ean jakitera ematen du auzitegiak bere erabakia.
Eider Zuriarrain Mendiguren iragan otsalaren 10ean atxilotu zuten, Baionako karriketan lanera zihoela. iaz geroztik, 31 adineko emaztea Urruņan bizi da. Euroaginduaren agiria ez zelarik, iragan astean gibekatua izan zen auzia. Azkenik, Paueko auzitegiak gaur goizean aztertu du auzia. Heldu den martxoaren batean jakitera emanen du auzitegiak bere erabakia. Anartean, Zuriarrain libre izanen da.




